Hondakinak edukiontzien kanpoaldean

2020/02/21

Auzokideei jakinarazten zaie edukiontzien kanpoaldean  zabor-poltsak agertzen ari direla etengabe Zubipunte auzoan. Jarrera honek kalean zikinkeria eta arratoiak agertzea sortu dezake.

Hondakinak poltsa itxietan sartuta edukiontzi egokietan sartu behar direla gogorarazten da.

Zabor-poltsak edukiontzien kanpoaldean egoten jarraitzen badute, isunak jarriko dira.

Amorebieta-Etxano, 2020ko otsailaren 21a

ALKATEAK

Izp.: Andoni Aguirrebeitia Abendibar