Familia ugarientzako 2020. urteko hobariak

2019/10/24
Epea: Abenduaren 2ra arte.

TMIZren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga) eta Uraren ordainagiriak ordaindu behar dituzten subjektuei, familia ugariaren baldintza betetzen badute, jakinarazten zaie 2020ko ekitaldiko ordainagirian hobaria izateko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko dela.

Hobaria indarrean dagoen Ordenantza Fiskaletan aurreikusitako moduan eta baldintzekin aplikatuko da.

Baldintza orokorrak:

  1. Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta izatea.
  2. Familia unitateko kide bakoitzeko errenta 9.000,00 €-tik gorakoa ez izatea. Desgaitasuna duen kide bakoitzeko bikoitza zenbatuko da. (PFEZren zerga-oinarri orokorra).

Baldintza bereziak eta aurkeztu beharreko agiriak: Kontsultatu hauetan:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen (TMIZ) gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Zerbitzu publikoak eman eta administrazio jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza. (Ur Hordinura).

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaletxeko Bulegoetara jo dezakezue, Herriko Plaza z/g (946.300.002)  edo www.amorebieta-etxano.eus web orrian.

Amorebieta-Etxanon, 2019ko urriaren 23an

ALKATEAK,

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar