Bandoa: Ibilgailuen trafikoa eten karmen kalean

2021/10/22

Honen bidez, bizilagunei jakinarazten diegu Larrabide eta Karmen kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan igogailuaren egitura muntatu behar denez, urriaren 26ean eta 27an Karmen kaleko trafikoa etengo dela 25. ataritik 8. atarira, auzokoentzat izan ezik.

Azken hauek planoan agertzen den beste bide hau erabili beharko dute.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urriaren 21a.

ALKATEA

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar