Bandoa: Familia ugarientzako 2022 urteko hobariak

2021/10/21

TMIZren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga) eta Uraren ordainagiriak ordaindu behar dituzten subjektuei, familia ugariaren baldintza betetzen badute, jakinarazten zaie 2022ko ekitaldiko ordainagirian hobaria izateko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko dela.

Hobaria indarrean dagoen Ordenantza Fiskaletan aurreikusitako moduan eta baldintzekin aplikatuko da.

Baldintza orokorrak:

  1. Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta izatea.
  2. Familia unitateko kide bakoitzeko errenta 9.000,00 €-tik gorakoa ez izatea. Desgaitasuna duen kide bakoitzeko bikoitza zenbatuko da. (PFEZren zerga-oinarri orokorra).

Baldintza bereziak eta aurkeztu beharreko agiriak: Kontsultatu hauetan:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen (TMIZ) gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Zerbitzu publikoak eman eta administrazio jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza. (Ur Hordinura).

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaletxeko Bulegoetara jo dezakezue, Herriko Plaza z/g (94 630 00 02).

Amorebieta-Etxanon, 2021eko urriaren 22an

ALKATEAK/ EL ALCALDE,
Izp./Fdo.: Andoni Agirrebeitia Abendibar