Asfaltatze-lanak Konbenio-San Juan errotonda

2019/09/20
• Irailaren 22an eta 23an (igandea eta astelehena), 22:30etik 06:00etara

Auzokideei jakinarazten zaie Konbenio - San Juaneko errotondan egingo diren asfaltatze-lanen ondorioz, irailaren 22an eta 23an (igandea eta astelehena), 22:30etik 06:00etara Jose Antonio Agirre kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat eta San Juan kalean, 9 eta 15 atarien artean, txandaka igaro ahal izango direla ibilgailuak. Konbenio kalea ere itxiko da 7. zenbakitik aurrera, eta egoiliarren ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko irailaren 20a

ALKATEA

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar