Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurriak, koronabirusaren hedapenaren aurrean

2020/03/13

Amorebieta-Etxanoko Udalak jendearentzat irekitako udal-instalazio guztien erabilera aldi baterako eteteko  erabakia hartu du, hala nola udal-liburutegia, kirol-instalazioak, adinekoen zentro sozio-kulturalak, Zelaieta Zentroa, etab., baita taldeko jarduerak ere, hala nola prestakuntza-ikastaroak, kirol-ikastaroak, kultura-jarduerak, gizarte-jarduerak eta abar.

Gainera, ahal den neurrian, pertsonen kontzentrazioa saihesteko neurriak hartuko dira eta espazio publikoak ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen da, plaza, parke, jolas gune eta antzerakoak erabiltzea ekidinez.

Horregatik, herritarrei udaletxera behar-beharrezkoa bada bakarrik bertaratzeko eskatzen zaie.

Eskaerei erantzuteko, herritarren arreta indartu egingo da telefono bidez (010 udalerritik eta 946.300.002 beste udalerri batetik), baliabide telematikoak edo whatsappa (688.866.600) erabiliz.

Udaletxera joanez gero, beharrezkoa izango da beharrezko arreta-neurriak hartzea, hala nola, pertsonen artean metro bateko distantzia egotea, eta eskuak behar bezala garbitzea, horretarako bitartekoak jarri baitira.

Salbuespenezko neurri hauen helburua da koronabirusaren hedapena geldiaraztea. Euste-lan horrek lankidetza lasaia eta arduratsua eskatzen du, herritar guztien ulermenaz gain, birusa eskala handian hedatzen laguntzen duen edozein jarduera saihestuz.

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 13a.

ALKATEAK

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar