Txiki Otaegi kaleko trafikoa eten

2019/02/06
Otsailaren 11an eta 12an (astelehena eta asteartea), 08:00etatik 21:00etara

Txiki Otaegi kaleko auzokideei jakinarazten zaie, otsailaren 11an eta 12an (astelehena eta asteartea), 08:00etatik 21:00etara, trafikoa etengo dela kale horretan.  Garajeetara sartu eta irteteko aukera egongo da, obrako langileen oharrei jarraituz.

Musika Eskolan egiten ari diren forjaketa lanengatik etengo da trafikoa.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko otsailaren 6a.

ALKATEAK

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar