Asfaltzeko lanak San Pedro kaleko 5 zenbakitik 33ra

2019/04/23
Apirilaren 23tik 5 eguneko lanak gutxi gora behera

Jakinarazten da apririlaren 23an, asteartea, asfaltatze lanak hasiko direla San Pedro kaleko 5 zenbakitik 33ra eta 5 eguneko iraupena izango dutela, eguraldiak eragozten ez badu.

Horretarako, gune barruan dauden aparkalekuetatik ibilgailuak kendu beharko dira apririlaren 23rako, goizeko 9:00ak baino lehen.

Lanek dirauten bitartean, trafikoa noranzko biak tartekatzen mantenduko da, hori dela eta, dagokien seinale eta argibideak kontuan hartu beharko dituzte ibilgailuek.

Barkatu sor ditzakegun eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilak 17

ALKATEAK

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar