Gardentasuna: zer da eta zertara behartzen du
Gardentasuna honela defini daiteke: “gobernuek herritarrei beren ekintza guztien eta, bereziki, diru publikoaren erabileraren berri emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasurik gerta ez dadin”.
Gardentasunari, Jendaurreko Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legean zehazten dira ezarri beharreko oinarrizko arauak; lege hori Estatu osorako da, eta 2013ko abenduaren 10eko BOEn kaleratu zen. Arauon arabera, eta gardentasuna lortze aldera, toki-erakundeek nahitaezkoa dute gardentasun aktiboaren inguruko edukiak argitaratzea 2015eko abendutik aurrera.
Bestalde, gaur egun beste arau batzuk ere ari dira osatzen Euskadirako: hain zuzen ere, Euskal Administrazio Publikoaren Legea eta Euskadiko Udal Legea. Legeok, seguruenik, euskal udalek gardentasunaren inguruan dituzten betebeharrak zehaztuko eta zabalduko dituzte.