Aurrekontu parte hartzaileak 2019

Amorebieta-Etxanoko Aurrekontu parte hartzailea prozesu irekia da eta honen bidez herritarrek udal aurrekontuaren zati bat zertan erabili proposatu ahal dabe.

PROZEDURA:

1.- PROPOSAMENAK BATZEA.
2018ko martxoaren 26tik 2018ko maiatzaren 15era izango da epea.

Garrantzizko eta interes orokorreko proposamenak aurkeztu ahal izango dira, beti ere Udalaren eskumenen artean dagozan ekintzak garatzeko. Aurrekontu zuzkidura guztira inbertsioen %10 izango da, 265.000€.

Baldintzak:

  • Udal eskumena izatea.
  • Legezkoa izatea.
  • Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa.
  • Teknikoki eta ekonomikoki bideragarria.
  • Urte baterako izatea eta gerora ez ohiko gasturik ez sortzea.

Arlo honeetarako ezingo da proposamenik aurkeztu:

  • Langilegoa kontratatzeko gastuak.
  • Enpresen edo autonomoen kontratazioa, lanak egiteko eta zerbitzuak emateko.
  • Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak familiei, irabazi asmorik gabeko erakundeei, fundazioei eta enpresa pribatuei.
  • Bekak eta sariak ematea.
  • Diru-sarrera publikoei buruzko erabakiak (zergak, tasak…)
  • Udal eskumenak ez diren ekintzetarako (adibidez ospitaleak eta tren geltokiak ez dira udal eskumenak).

Ez dira kontuan izango proposamen iraingarriak eta diskriminatzaileak.

Nortzuk egin ahal dabez proposamenak:

  • Herrian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek.
  • Herriko edozein elkartek, fundaziok… baldin eta nortasun juridikorik badu.

Proposamenak aurkezteko bideak:

  • Udalaren web gunean dagoen inprimakiaren bidez.
  • Udaletxean bertan.
  • Zelaietan.
  • Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako moduetako batean.

2.- SAILEK PROPOSAMENAK AZTERTU ETA LEHENTASUNA FINKATZEA
2018ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era izango da epea.

Udaleko sailek, aurkeztutako proposamenen edukia aztertuko dabe, ikuspegi juridiko, ekonomiko eta teknikotik. Aipatutako hiru betebeharretakoren bat gainditzen ez daben
proposamenak ez dira hurrengo zatira pasako. Ontzat emondako proposamenei dagokien udal sailak lehentasuna emongo deutsie, aurrekontu proiektuan sartuak izan
daitezen.

3.- 2019 EKITALDIRAKO AURREKONTU PROIEKTUA

Lehentasuna daukien proposamenak Udalaren 2019ko aurrekontu proiektuan sartuko dira. Udalak proposamen guztien zerrenda argitaratuko dau, adierazita zeintzuk
sartu diren aurrekontu proiektuan eta zeintzuk ez. Proposamen bat aurrekontuan ez sartzeak ez dau suposatuko hurrengoan urteetan ezin daitekela egin.

DPBBLO Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direka jakinarazten dizu Amorebieta-Etxanoko Udalak. Datu Pertsonalak Babesteari Buruzko 15/1999 Lege Oragnikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi honen helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero, norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Erregistro Orokorrara jo beharko duzu.