Arau subsidiarioak

Amorebieta-Etxanoko arau subsidiarioak berraztertzeko agiri hau hainbat pertsona eta instituzioren lankidetzaren emaitza da. Agiri horren fase ezberdinetan, pertsona eta instituzio horiek ideiak emanez eta ahalegin handia eginez hartu dute parte, udalerriaren hirigintza-etorkizuna hobetze aldera.

Herritarren parte-hartzea argi geratu da, lehenik, hirigintza-informazioko prozesuan, Amorebieta-Etxanoren etorkizunari buruzko ideiak aurkeztuz, eta, bigarren fase batean, Aurrerapen Agiriari iradokizunak gehituz. Aurrerapen Agiri horri zabalkunde handia eman zitzaion, jendaurrean erakutsiz eta komunikabideetan ere horren berri emanez.