Errolda ziurtagiria

Errolda-ziurtagiriak ematen dira, soil-soilik, eskatzaileak ematen dituen datuak eta Udal Erroldako datuak berdinak badira.

Eskatzeko bi modu daude:
  1. Ziurtagiri elektronikoz online lortzeko. Horretarako https://e-udala.amorebieta-etxano.eus/siac/ izapide telematikoen webgunea erabili behar da.
  2. Jarrraian agertzen den formulario betetzen eta posta arruntaz etxean jasotzeko. Hiru egunen buruan, gutxi gorabehera, ziurtagiria postaz bidaliko zaio errolda horretan ageri den helbidera.

Norbanakoaren errolda-ziurtagiria da sistema honen bitartez eman daitekeen agiri bakarra.