Nafarroa zentroa

Amorebieta-Etxanoko Nafarroa zentroa bertara abiatzen diren pertsonek eta kolektiboek bizitza, ilusioak eta itxaropenak partekatzen dituzteneko espazio bihurtu da. Eraikin honetan islatzen da beste inon baino hobeto belaunaldien arteko batasuna, dibertsitate funtzionala ardatz hartuta eta bestelako baliabideetarako irispidea eskainiz.

Hiru solairu dauzka Nafarroa zentroak, eta honako zerbitzu hauek aurki daitezke bertan:

BEHEKO SOLAIRUA

  • Jubilatuen elkartea: Udalerrian 1.600 lagun inguru dira elkarte honetako partaide. Elkartearen batzaren bulegoak  solairu honetan daude, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara eskaintzen dute arreta bertan.
  • Jubilatuen etxea: Bi areto daude, 180 lagunentzako lekuaz, eta hainbat dira toki honetara egunero biltzen diren jubilatuak, karta jokoan edota billarrean aritzeko, telebista ikusteko... Bada taberna zerbitzua ere, astelehenetik igandera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 15:30etik gaueko 21:00etara. Amorebieta-Etxanoko nagusien topalekua eta sozializaziorako gunea dela esan daiteke.
  • Prentsa: Eguneroko prentsa irakurtzeko aretoa dago zabalik, astelehenetik igandera bitartean, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara.
  • Jantokia: Jantoki publikoa udalerriko jubilatuei dago zuzenduta bereziki, eta oso prezio egokian eskaintzen dizkie jatorduak, astelehenetik ostiralera bitartean, 13:30etik 15:00etara.
  • Ile-apaindegia: Ile-apaindegi zerbitzuen  prezioa ere oso doitua da nagusientzat.
  • Podologia zerbitzua: Edadekoentzako podologia zerbitzua.

LEHENENGO SOLAIRUA

  • GIZARTE EKINTZA SAILA dago solairu honetan: Zerbitzuak eta laguntzak, eskaerak kudeaketa.
  • Eguneko zentroa nagusientzat: Nagusientzako Eguneko Zentroa udal baliabidea da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin kontzertatua. Zentroan 38 leku daude, eta bi unitatetan dago banaturik, mendekotasun-mailaren arabera. Ordutegia, goizeko 9:00etatik iluntzeko 19:00etara bitartekoa da, eta honako zerbitzu hauek biltzen ditu: garraioa, gosaria, bazkaria eta askaria, podologia, ile-apainketa, fisioterapia tratamenduak, eta motrizitatea lantzeko ariketak eta jarduera okupazionalak.
  • Jarduera aretoa: Areto honek hainbat erabilera dauka. Goizetan Gizarte Ekintza sailekoen batzargela da. Arratsaldeetan, berriz, jarduera-aretoa: astearteetan birziklatze tailerrak izaten dira eta ostegunetan puntua egiteko tailerra, Hirugarren Adinekoen Zornotza Elkarteak antolatuta. Zainduz programaren barruko hainbat tailer ere bertan burutzen dira: oroimenaren entrenamendua, taldekako psikologia-tailerra, banakakoa, etab.
  • Terraza: Egun osoan erabilia izaten da espazio hau, eta asko dira bertara biltzen diren kolektiboak. Goizetan  Nagusientzako Eguneko Zentrokoak eta Minusbaliatuen Eguneko Zentrokoak izan ohi dira bertan, motrizitatearekin lotutako ekintzak eta jarduera okupazionalak eginez. Arratsaldeetan, berriz, saloi dantzen programa izaten da asteazkenetan, hirugarren adinekoen Zornotza Elkarteak antolatuta. Larunbatetan, Udalak antolatuta, udalerriko jubilatuentzako dantzaldiak izaten dira. Aste barruan, esandakoez gain, puntua egiten da bertan, bai eta billarrean ere.

 BIGARREN SOLAIRUA

  • Minusbaliatuentzako eguneko zentroa: Udal baliabidea da minusbaliatuentzako eguneko zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin kontzertatua. Zentroan 25 leku daude eta ordutegia, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartekoa da. Honako zerbitzu hauek biltzen ditu: garraioa, gosaria, bazkaria eta askaria, podologia, ile-apainketa, fisioterapia tratamenduak, eta motrizitatea lantzeko ariketak eta jarduera okupazionalak.
  • Aisialdia 17:00etatik 19:00etara: Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera bitartean eskaintzen zaie eguneko zentroaren erabiltzaile diren udalerriko minusbaliatu psikikoei. Aisialdiarekin lotuta dauden jarduerak burutzen dira, bai Nafarroa Zentroan bertan, edo bai kanpora joanda.
  • Zentzumenen aretoa: Zentzumenak estimulatzeko programak burutzen dira areto honetan, hala banaka nola taldeka. Minusbaliatuentzako eguneko zentroaren eta Nagusientzako eguneko zentroaren erabiltzaileak bertaratzen dira, Lantegi Batuaken aritzen direnak, eta ikastetxeetako umeak.
  • Inklusiorako aisialdia: Udalerriko minusbaliatuei zuzenduta dagoen aisialdirako udal-zerbitzua da, eta kulturaren, kirolen eta, oro har, aisialdiaren alorrean udalerrian dauden zerbitzuei eusteko orientazioa, bitartekaritza eta laguntza eskaintzea du xede. Gaur egun 12 onuradun ditu programa honek.
  • Down Sindromedunen fundazioaren zerbitzuak: Down Sindromedunen Fundazioari lagata dizkio Amorebieta-Etxanoko Udalak zentroko zenbait lokal, udalerriko umeei tratamenduak emateko. Udalak bere gain hartzen du tratamenduon kostuen % 70.
  • Avifes eguneko zentroa: Avifes elkarteak lokal bat du erabilgarri, Udalak lagata, Amorebieta-Etxanoko eta inguruetako herrietako elkartekideentzako Eguneko Zentro gisa.
  • Desgaitasunen bat dutenentzako integrazio elkartea "AIDAE": Elkarte honek ere lokal baten lagapena dauka zentroan, eta elkartekideentzako aisialdi-irteerak programatzen dituzte.
  • Minbiziaren aurkako elkartea: Elkarte honi ere laga zaio lokal bat,  Amorebieta-Etxano udalerrian burutzen diren ekintzen kudeaketa-lanak gauzatzeko bertan.
  • Garbitokia: Hala minusbaliatuentzako nola edadekoentzako zerbitzuetan eta jantokian erabiltzen diren materialak garbitzen dituzte garbitokian.
  • Erabilera anitzeko aretoa:  Nafarroa Zentroan garatzen diren programa gehienetarako erabiltzen den batzargela daukagu. Bertan gauzatzen dira, baita ere, Zentroko Kontseiluaren bilerak, Berdintasunerako Kontseiluarenak eta Gizarte Ekintza Sailaren Informazio Batzordearenak.