Auzotaxi

logoa

ZER DA AUZOTAXI?

Amorebieta-Etxanoko Udalak lurralde oreka eta mugikortasun jasangarria indartzeko apustuari eusten dio eta, horrela, Auzotaxi zerbitzua erabiltzeko diru-laguntzen emakida arautzen duen Udal Ordenantza onartu du. Udalerriko auzoetan erroldatuta dauden herritarrak hiri-gunera gerturatzen ditu Auzotaxiak prezio merkean, hain zuzen, osasun zentroa, ikastetxeak, banketxeak edota komertzioak bezalako zerbitzuak dauden ingurura.

 

PERTSONA ONURADUNAK

• Hirigunetik kanpo erroldatuta dauden pertsonak, 18 urtetik gorakoak. Adin txikikoek, 16 eta 18 urte bitartekoak izanez gero, gurasoen edo tutorearen  baimena beharko dute (Ikus. Zerbitzuaren mapa).

• Orue eta Gure Etxea I eta II egoitzetan dauden pertsonen senarrak/emazteak, baldin eta ibilgailurik ez badaukate.

Betekizunak betetzen dituzten interesdunek Udaletxean eskatuko dute Auzotaxiaren erabiltzaile-txartela. Txartela debaldekoa da, eta eskuratu nahi dutenek nortasun agiriaren fotokopia eta Auzotaxirako subentzioaren eskari-orria, beteta, ekarri beharko dituzte.

Subentzioari eutsi nahi diotenek Auzotaxirako subentzioaren eskari-orria bete beharko dute urtero, eta Udaletxean aurkeztu.

Eranskina

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA

• Joanaldi bakoitzaren kostua 12 €-koa da, eta Udalak honako diru-laguntza hauek emango dizkie erabiltzaileei:

  • 10 € joanaldi bakoitzeko, 0. - 50. joanaldietan.
  • 6 € joanaldi bakoitzeko, 51. - 100. joanaldietan.
  • 4 € joanaldi bakoitzeko, 101. - 150. joanaldietan.

• Erabiltzaile bakoitzari urtean 150 joanaldi subentzionatuko zaio gehien jota.

• Aldez aurretik bonoak erosi, eta horiexek erabiliko dira taxilariari ordaintzeko. Udaletxeko Bilketa-Bulegoan eskura daitezke, 10 bonoko taloietan. Erabiltzaile bakoitzak ezin izango du aldi berean 10 joanaldiko bono bat baino gehiago eskuratu eta azkeneko bonoa erosi zuenetik hurrengoa erosi arte gutxienez astebete igaro beharko da. 

• Urtean erosten diren bonoak erosten direneko urteko abenduaren 31ra bitartean izango dira baliodunak eta, erabili ezean, ez da izango itzultzeko aukerarik.


DATU GARRANTZITSUAK

• Astelehenetik barikura bitartean eskainiko da zerbitzua, goizeko 7:30ean hasi eta iluntzeko 19:00etara arte, urte guztian, abuztuan izan ezik.

• Bidaiak erreserbatu egin beharko dira taxien zentralitara deituta (94 673 11 77) edo taxilariekin eurekin harremanetan jarrita.

• Zerbitzua bermatu eta modurik eraginkorrenean antolatu ahal izateko, erabiltzaileak bezperan adostu beharko du zita taxi gidariarekin, arratsaleko 19:00ak baino lehenago.

• Zerbitzua zolaturik dauden bideetan baino ez da emango.

• Txartelaren daturen bat aldatuz gero, horren berri beharko dio titularrak Udalari.


INFORMAZIO GEHIAGO
• Amorebieta-Etxanon Auzotaxi zerbitzua erabiltzeagatik diru-laguntzak ematea arautzen duen udal Ordenantza.

 

Zerbitzuaren mapa

mapa-auzotaxi
Marrazturiko gunean erroldaturikoek ez dute zerbitzua erabiltzeko aukerarik izango