Andres Espinosa euskal abenturazale eta mendizalea

Gure herrialdetik kanpo garrantzia hartu zuen lehen mendizalea izan zen. Beti adierazi zion bere esker ona maisutzat zuenari, Antxon Bandresi, hain zuzen ere.

EspinosaANDRES ESPINOSA

Euskal mendizale eta abenturazalea.

Berak bakarrik Mont Blanc-era eta Kilimanjarora igotzea lortu zuen lehen gizakia izan zen, 1929an eta 1930ean, hurrenez hurren. Horrez gain, Himalayako mendikatera joan zen lehenengo euskal mendizalea izan zen. Eta hori guztia oso baliabide gutxirekin egin zuen. Benetan sinestezina da hain baliabide gutxirekin hori guztia egin ahal izatea.

Espinosaren sendotasun fisikoa eta psikikoa hain ziren apartak, ezen mito bihurtu baitzen. Haren balentriek emozioz bete zituzten milaka mendigoizaleren bihotzak.

Espinosak bakarrik egiten zituen beti bere bidaiak. Hori horrela, deigarria da beti erantzukizuneko lanpostuak bere gain hartzeko prest egotea. Andres Espinosa hainbat mendi-elkarteko kide izan zen, baina, batez ere, bere jatorrizko herriari lotuta sentitu zen: Amorebieta Kirol Elkarteari. 1925eko martxoan sartu zen elkarte horretan, eta elkarteburua izan zen 1928 eta 1930 artean.

Andres Espinosaren igoerarik garrantzitsuenak:

  • 1915eko urriaren 12a. Otxondo. Eskolako txangoa. Bere mendizaletasunaren bataiotzat hartu zuen. 
  • 1927ko abuztuaren 29a. Sierra Nevada. 
  • 1928ko uztailaren 13a. Teide. Hiru abarketa-pare erabili zituen. 
  • 1928ko uztailaren 30a. Naranjo de Bulnes. Ortozik egin zuen eskalada. 
  • 1929ko uztailaren 14a. Mont Blanc. Igoera abarkekin egin zuen. 
  • 1929ko uztailaren 20a. Cervino. Bakarrik egindako lehenengo igoera. 
  • 1930eko abuztuaren 18a. Sinai mendia. 
  • 1930eko irailaren 17a. Kilimanjaro. Bost gau egin zituen estalperik gabe. 
  • 1931ko uztaila. Tokiko agintariek ez zizkioten igoera egiteko beharrezkoak ziren baimenak eman. 
  • 1932ko maiatzaren 18a. Toubkal (Goi Atlasa).

Bibliografia:

"El montañero y aventurero Andrés Espinosa" (Andres Espinosa mendizale eta abenturazalea). Bizkaiko gaiak. BBK Bilbo 2002.