Etxanoko jaiak

Gaur egun Etxano auzoa legez ezagutzen dugunak 50. hamarkadara arte bere udaletxea izan zuen.

Etxano

Etxano beste auzo bat baino zerbait gehiago da. Esan bezala, bere udaletxea izan zuen, eta gaur egun Etxanon bizi direnek harreman berezia daukate auzoarekin. Harreman hori auzo-izaeraz haratago doala esan daiteke. Hori dela-eta, ahalegin berezia egiten dute Etxanori bere nortasunarekin bat datozen jaiak eman ahal izateko.