Auzuneko eskolak

XX. mendearen hasieran, Aldundiak landa-guneetan eskolak eraikitzeko programa jarri zuen abian

1917an, Ramon Sota jauna Bizkaiko Foru Aldundiko presidente izendatu zuten. Orduan, auzo-eskolak sortzeko asmo handiko plana abiarazi zuen, landa-guneetako biztanleak alfabetatzeko. Izan ere, landa-gune horietako biztanle gehienak alfabetatugabeak ziren. Auzo-eskola horiek eraikitzeko lanetan, udalek ere parte hartu zuten. Askotan, auzokideek eurek ere egin zuten lan obretan. 

Ramón SotaGarrantzi handia emana zitzaion proiektu horri. Irakasleen eskola bat eraikitzea ere pentsatu zuten, eskola horiek irakaslez hornitzeko. Horretarako, Aldundiak lurrak eskuratu zituen Amorebietan (gaur egun udal euskaltegia dagoen lekuan). Hala ere, proiektu hori bertan behera utzi zuten Primo de Riveraren diktaduran. 

Amorebieta-Etxanon, auzo-eskola horietako lau ditugu oraindik, euren forma bereizgarriarekin: eskolak emateko erabiltzen zen areto handi bat (eskoletan mutilak eta neskak batera egoten ziren), eta beste gela bat. Beste gela hori sukalde-jantokirako, biltegirako eta beste hainbat funtziotarako erabiltzen zen. Eraikin nagusiaren ondoan, normalean, egurtokia eta komunak zituen beste instalazio txiki bat zegoen.

Zeramikazko idazkun bat zeukaten guztiek. Idazkun horretan, hau jartzen zuen: "Escuela de barriada de Vizcaya / Bizkaya `ren Auzo-Ikastola", eta zegokion zenbakia. 1936ra arte, guztira, 125 eskola eraiki zituzten.

Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, guztiak birgaitu ditu, eta, gaur egun, auzokoek erabiltzeko espazio gisa erabiltzen dira.

Argazkien galeria