Serrano jeneralaren gutuna

Antonio de Arginzoniz  
Antonio de Arginzoniz
  Fausto de Urkizu  
Fausto de Urkizu
  Juan E. de Orue  
Juan E. de Orue

»Duke jaunaren eskutitzak, serioski hausnartuta, eta banan-banan neurtutako hitzetan idatzia, bakoitzaren balioan eta esanahian gelditu ondoren, eta Serrano jeneralak beraien benetako zentzua azaldutakoan, honela dio:

»Antonio de Arginzóniz, Fausto de Urkizu eta Juan E. de Orue jaunak.

»Ene Jaunok: Probintziak, bere antzinako foruak direla kausa, eta altxamendurako estakuru bihurrarazteraino, dauzkan kexen eta beldurren berri entzundakoan, eta ez gaur egungo Gobernuaren asmoetan, ez eta orain arte boterean bata bestearen ondoren jardun izan dutenetako batenetan ere, Euskal Herriko legeen aurka joaterik inondik inora ere sartzen ez dela, eta nire esku dagoen guztian zuen foruak aske erabiltzeko bermea eman nahirik, konpromisoa hartzen dut Bizkaiko Probintzian behin bakea ezarritakoan, Gobernuari eskatuko diodala bil daitezen, legez deialdia egitea dagokionak eginda, eta foruen arabera, Gernikako Batzar Nagusiak, eta Probintziak Aldundia eta ordezkariak era ditzan, foruak exijitzen duen eran eta, gainera, eskaintza egiten dut, eta adierazi, Nazioko Gobernuari eskatuko diodala horren guztiaren bermea, eta xede horietarako konpromisoa eta proposamena azaltzen dut.

»Zuen Zerbitzari Leiala, ZZ. EE. M. E. Francisco Serrano,- Zornotzan, 1872ko maiatzaren 24an.

Gobernu liberalak Amorebietako Ituna bakegileegitzat jo zuelarik, Serrano Jenerala gobernu-buru postutik dimititzera derrigortu zuten.

Alderdikide karlistek laidoztatu egin zituzten eta traidoretzat hartu Antonio de Arginzóniz, Fausto de Urkizu eta Juan E. de Orue jaunak. Antonio de Arginzóniz jaunak, eskaini zitzaion graziari uko eginik, etsita onartu zuen erbesteratzea.