Amorebietako itunaren testua - 1872ko maiatzaren 24a

Hona hemen, maiatzaren 24an, eguerdiko hamabietan Belaustegigoitia jaunaren etxean izenpetu zen Amorebietako ituna, hitzez hitz:

«IPARRALDEKO OPERAZIOEN GUDAROSTEA.-E. M. G.

{Francisco Serrano jeneral liberala, Torreko Dukea,} » Bizkaiko Jaurerriko gerrako Aldundiko kide diren Fausto de Urkizu eta Juan E. De Orue jaunekin hitzaldia izan ondoren, beroriek Antonio de Arginzoniz jaunaren izenean ere bazihardutela eta, egun, gerra zibilik zorigaiztokoenaren biktima den herri honi bakea itzultzeko bitartekorik prestuen gerta daitezkeenen bidez itzultzeko moduari jardundakoan, eta operazio-gudaroste honen agintea neureganatzean argitaratutako aldarrikapenari, ondorengo bandoei lotuta, eta eskumen dauzkadan ez-ohiko eskuduntzak erabilita, honako hau emango dut:

»1. Zigor guztietatiko indultua Bizkaian armatan altxaturik, armok ematen dituztenei, eta, hala, etxera itzuli ahal izango dira inolako erantzukizunik gabe, eta zeinek, Kuartel nagusi honek behar bezala baimendutako bere Alkatearengandik, dagozkion indultu-egiaztagiriak jasoko ditu.
»2. Adierazitako indultu horretara bilduta geratuko dira gerrako Aldundiaren kideak, beraien zerbitzariak eta mendekoak, bai eta agintaritzan, karguan edota funtzioan jardun izan duten, edota, zuzenean zein zeharka, altxamenduaren partaide izan diren gainontzeko guztiak, emigraziotik etorrita Espainiara sartu badira ere, eta gauza bera egingo da haien postua edo lantokia bertan behera utzi dutenekin.
»Atzerrira joan nahi dutenei, mugara bitartean segurtasun osoa izango dutela bermatzen zaie.
»3. Jaurerriarenak diren, edota berarekiko zerikusia duten fondo publikoen ordainarazpenak direla-eta, Gernikako Batzar Nagusiek, foruaren, ohituren eta usadioaren arabera bilduta, bidezko gertatzen dena ebatziko dute.
»4. Eskuetan armak dauzkatelarik, eman egiten dituzten guztiei behin indultua emandakoan, gauza bera egingo da buruzagiekin, ofizialekin, halakorik izanez gero, eta partidei lotu zaizkien armada sailekoekin, emigraziotik etorritakoak izanagatik ere. Buruzagiak eta ofizialak armadara itzuli ahal izango dira, altxamenduari atxiki aurretik zeuzkaten zereginetan. Armada sailekoak Gobernuaren esanetara geratuko dira, hartzeko zituzten zigorretatik aske.
5. Xedapen hauen ondoreak, nire agintearen poderioz, eta gerrako Aldundiarekin at etorrita, adierazten diren tokietan armak ematen diren unetik aplikatuko direla ulertzen da.
»6. Gerrako Aldundiko jaunek eta gainontzeko ordezkariek, hemendik aurrera, eta beraien esku dagoen neurrian, Probintziaren bakean nahasmendua eragin dezakeen beste edozein istilu, matxinada edota altxamendu ekidingo dutelako konpromisoa hartuko dute.

»Amorebietan, 1872ko maiatzaren 24an.- Francisco Serrano.

»Honela dioen zigilua dago:
Iparraldeko Operazioen Gudarostea.- E. M. G.»

»Oinean eta López Domínguezek idatzita, honakoa dator: »Erabaki honekin bat, data ut supra:
-eta honako hauek izenpetuta dago: -Fausto de Urkizu.-Juan E. de Orue.