Amorebietako ituna (1872)

Carlos VCarlos IV.aren semea zen Carlos Maria Isidro (Carlos V.a) infantetik zetorren espainiar Borboien etxearen linearen aldekoak (karlisten adarra) Espainiako koroa eskatzen zebiltzan 1833az geroztik, oinordetzari buruzko 1713ko legeak (Lege Salikoa) “emeak eta beraien ondorengoak tronutik ate uzten zituela” alegatuz. Lege hori ez zen baliogabetu, ordea, 1830ean 1789ko Santzio Pragmatikoa promulgatu zenean eta, nahiz eta Carlos V.ak onartu zuen tronutik landa geratzea anaia zuen Fernando VII.aren alaba izanik, bere iloba zen Isabel II.aren alde; isabeldarren adarrak (Isabel II.ak eta bere ondorengoek) legez kanpo okupatu zuten Espainiako tronua. Isabel II
Gauzak horrela, karlisten alderdira lege zaharren (foruak, erlijioa, eta abar) herrialdeetako defendatzaileak bildu ziren, burgesia liberalak neurri handi batean osatzen zuen eta zentralizaziorako eta zergen bidezko presioaren gehikuntzarako joera zeukaten isabeldarren alderdiaren aurka. Hain aurkako ziren alderdiek eragiten zuten egoera honen ondorio izan ziren hiru gerra karlistak:
Lehenengo Gerra Karlista, “Zazpi Urteetako gerra” izenaz ezagutua (1833-1840).
Bigarren Gerra Karlista, “guerra deis matiners (goiztiarren gerra)” izena hartu zuena (1846-1849).
Hirugarren Gerra Karlista, (1872-1876). Azken karlistada honetan, koroarako asmoa zeukan Carlos VII.aren (Carlos V.aren semea eta Carlos VI.aren anaia) aldekoek eta Saboiako Amadeo I.aren aldekoek jardun zuten elkarren kontra. Erregegaia Beratik sartu zen Espainian 1872ko maiatzaren hasieran, baina, hala ere, ez zen espero zuten matxinada jendetsua gertatu, eta maiatzaren 4an Orokietako batailan pairatu zituzten galera handien ondorioz, Carlos VII.a derrigortuta gertatu zen Frantziara itzultzera, beraren jarraitzaileek Amorebietako ituna izenpetzen zuten bitartean.

Carlos VII
  Carlos VII  
Orokietako bataila
  Orokietako bataila  
Amadeo de Saboya
  Amadeo de Saboya  

Amorebietako itunaren testua

Serrano jeneralak karlistei bidalitako gutuna