Amorebieta-Etxanoko historia

Sarrera historikoa laburra

Parkeko iturria
Gaurrengungo Amorebieta-Etxanoko udalerria, Zornotzako Ibarjaurerriaren azken bilakaera da, eta Foruen garaian Etxano, Amorebieta, Ibarruri eta Gorozika elizateak eta Larrabetzuko Uria biltzen zituen. Lehenengo biak Amorebieta-Etxano udalerrian bat egin ziren, eta beste biak Muxikako Ugarte Udala osatzera pasatu ziren.

AMOREBIETA

XII. mendean eman zitzaion ingurualde hau, popularazi zezan, Pedro García de Salcedori, Navas de Tolosako gudaldian izan zuen partehartzearen eskerronez. Zornotzako leinua Salcedo-Ayalatarren errotik dator, Ayalatarren ondorengoak izan bait ziren, gehienbat, ingurualdea populatu zutenak, baita Elizateari izena eman ziotenak, XIX. menderarte Amorebieta izenarekin batera eta parekide erabili izan dena.

KalbarioaAmorebietan zenbait oin-etxe eta arma-etxe izan ziren, populazioaren ezarketan lagundu zutenak. Aintzinakoenen artekoak honakoak ditugu: Andrandegi, Aldana (844.urtekoa), Cancelada, Garai Zubiaur, Jauregi, Ibarra eta Berna. Zornotzako Dorre-Etxea XII. mendearen erdi aldean eraiki zuen Pedro García Galindez, Ayalako IV. jaunak, eta 1445ean, ordaintzen zieten haren agindupena jartzen ziren "Castroko fraideak" izenaz ezagututako sarigudariek erre zuten.

Andra Mari ParrokiaOrdukoan, Pedro Abendañokoren agindupean ihardun zuten, eta garai hartan zenbait ahaide nagusirekin izandako borroka odoltsuen ondorioz, urteetako hondamena bizi izan zuen herriak. Dorre horretan izan zuen bizitokia Ibar-jaurerriko jaun edo ibar-jaunak, eta horren ondorioz deitu izan da Zornotzako Ibar-jaurerri. Liskar eta auzietan epaia ematea zen haren egitekoa, eta egiteko hori betzen zuen mugetaraino hedatzen zen haren jabego eta aginte osoa.

Hurrengo orrialdea