Larrea

Amorebietako erdigunetik abiatzen den bidetik helduta bertan, besteak beste, honako hauek ditugu:

LARREAKO KOMENTU ELEIZA

1712an Juan de Larrea eta Teresa Undarra Juan-Andrearen aginduz eraikitako Karmeldarren Komentua. Larreako komentu eleizaKomentuaren oina garai klasiko eta barrokoan ohizkoa zen eraikuntza motakoa dugu, hau da, tarte bi eta eleizgurutzedun barne bakarrekoa. Kalostrea Ebangelio aldera du, eleizgurutzearen besoaren aldamenean, eta puntu erdiko arkuz oin bi ditu. Harlandu bikainez egina dago.

Kanpandorre garai batek gailentzen du orma nagusia. Behekaldean arkupe hirukoitza du. Hirugarren tartean Larreatarren Etxearen harmarria dago. Barrutik apaingarri askorik gabekoa da. Koska handidun habe soilek eusten diote, eta haietatik eleiza-sapaiak gainditzen dira. Mobleria gehienbat rococo estilokoa da, eta berzienak, besteak beste erretaula biak: batean Ecce-Homo eta bestean Anuntziazioaren ozka-irudiak ditugu, baita San Jose eta Pragako Jesus Umearen irudiekin osatutako albo-erretaula bi ere. Zilarlanen artean, eki-saindu bat eta kaliz bat edo beste.

Larreako komentu eleiza

 

LARREAKO DORREA
Iñigo Nafarroako Erregek 887an eraikia, eta gerrate zibilean deuseztua. Eleiza ondoko parke txiki batean dago Larreatarren Etxearen Harmarria, eta berori da geratzen den aztarna bakarra.

Lopez Jauregia


LOPEZ JAUREGIA
1926an Castor de Uriarteren proiektu baten arabera eraikia. Estilo neoklasikoko eraikuntza ederra dugu berau. Lauko- zuzeneko dorre handi bat du erantsita kubu itxurako eraikuntza honek, apaingarri klasiko eta barrokoz jautzita dagoelarik.