Jauregibarria parkea

Aisialdirako parkea izateaz gain, natura hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du, bereziki inguruko zuhaitz-mota ezberdinak.

Jauregibarria parkea hirigunetik hurbil dagoen parke zabala da, eta paseatzeko, kirola egiteko edota naturaz gozatzeko aukera ematen du. Urte bakoitzaren hasieran, nazioarteko atletismo-proba antolatzeko erabiltzen da. Proba horrek tradizio luzea du gure herrian.

Ikuspegia Zuhaitzak Urtegia

Lertxuna Ahateak Jauregibarria

Bideaur-etik parkera sartzean, Jauregibarria baserria dago, gaur egun kafetegia, jatetxea eta ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza bezala prestatuta.

Baserria