Baselizen ibilbideak

Amorebieta-Etxanoko udalerriak, hiriguneko monumentuen ondareaz gain, baditu herriaren inguruan ere eraikinak, erlijiosoak zein zibilak. Eraikinok interes handikoak dira, inolako zalantza barik; baina zoritxarrez, zornotzar gehienek ez dute horien berri zehatza edo ez dituzte ezagutzen. Zornotza ezagutu izeneko ekimenaren asmoa ondare horilau ibilbide desberdinekin ezagutaraztea da. 17 baselizen katalogoan XV-XVI mendeetako baseliza talde bat aurki dezakegu, hau da, aldaketen garaiko bazelizak, Etxanoko elizaren garaikoak gutxi gora-behera eta ezaugarri berdinak dituztenak: ez daude gangaz estalirik, aparailu eskasekoak dira baina puntu erdiko sarbideak edo puntudunak ditu, estilo historikoen artean sailkatzeko laguntzen digutenak. Aipatzekoak dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro -beste baselizen gainetik dauden kofradia administratzaileak dira- Elgezabalgo San Antonio, Arkotxa-Bediagako San Bixente, e.a. Gaur egungo narriadura handia duena aipatu beharko litzateke: San Juan Ofrendorena; izan ere, Amorebieta-Etxanoko gainontzeko baselizetan beharrezko berrikuntza handia egin da azken urteotan auzolanei ezker. Auzolan horiek auzoen elkarteak egin dituzte eta Amorebieta-Etxanoko Udalak diruz lagundu die materialak jarriz.

Gurtzarako egoitzako arkitekturaren barruan, Zubiaur eta horren inguruetatik kanpora, estiloko eraikinak ia ez direla egin ematen du -ezer gutxi gelditzen da XX.mendeko hedakuntzaren ondorioz galdu ziren armarridun etxeetatik edo hiriguneko jauregietatik-. Hala eta guzti ere, Bernako dorrea eta Bernagoitiko dorretxea gorde egin diren eraikinik aipagarrienak ditugu.

Harritzekoa da, ostera, benetako kalitate historiko eta arkitektonikoko baserri ugari izatea. Euskal baserria, Amorebieta-Etxanoko iraganaren enborra eta denboran atzera egiteko modurik onena eskaintzen duen aztarna bizia, ez zen izan artista bakar baten inspirazioa edo aparteko lan bikaina. Argin maisuek arkudun baserri handiak sortu zituzten, bost mendeko prozesu luze baten ondoren: ingurunera eta baliabide tekniko eta ekonomikoetara egokitu behar izan zuten, baita moda estetikoen joan-etorrietara ere.

XVI.mendeko baserri garrantzitsuak gorde dira. Ergoiengo Zabale Bekoa dugu adibiderik aipagarriena. Aldanako Aurtenengoa eta Boroako Etxebarri baserriak, azken hori zurezko armazioa duten baserrien azken eredua, XVII.mendera arte izan den bilakaeraren frogak dira.

IBILBIDEAK