Aparkalekuak

Grafiko honetan erakusten dira zeintzuk diren doako udal aparkalekuak "P" ikurrarekin. Bere gainean klikatuz gero agertuko dira zein plaza libre dituen une bakoitzean. Jarraian agertzen den taulan, okupazio datu hauek erakusten dira ere.


Ixer eta Zubiondo txandakakoak dira.

PANEL ELEKTRONIKOAK

Amorebieta-Etxanoko Udalak bost panel elektroniko jarri ditu une or herriko aparkalekuetan lekurik dagoen adierazten dutenak. Bost panelak ondoko lekuetan egongo dira: Bideaur, Ixerango, Betarragane, La Tejera eta Karmen

Nola funtzionatzen dute?
Paneletan aparkaleku bakoitzean zenbat leku dagoen adieraziko da. Era berean, baita beteta dauden aparkalekuak zeintzuk diren, aparkatzeko leku bila dabiltzanek denborarik ez galtzeko.

Zeintzuk dira helburuak?
Denbora aurreztu. Gidariek erapozpenak izatea ekidin. Inpaktu akustikoa murriztu. Airearen kalitatea hobetu. Bide segurtasuna hobetu. Herriaren erdigunetik ibilgailu gutxiago igaro daitezela.

Parking-en ordutegia.
1.- Ixergo aparkaleku publikoa.

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 18:00etara.  Larunbatetan 07:00etatik 15:00etara. (3 ordu jarraian aparkatzeko aukera).
  • Astelehenetik ostiralera:  18:00etatik hurrengo eguneko 07:00ak arte, txandakatu beharrik gabe aparkatu ahal izango da eta ez da sarrera kontrolatuko (Tarte honetan autoa arazorik gabe sartu eta atera ahal izango da, barrerek beti bezala funtzionatuko dute).
  • Igandeetan 15:00etatik asteleheneko 07:00ak arte txandakatu beharrik gabe aparkatu ahal izango da eta ez da sarrera kontrolatuko. (Tarte honetan autoa arazorik gabe sartu eta atera ahal izango da, barrerek beti bezala funtzionatuko dute). 

2.- Zubiondoko aparkaleku publikoa (Nafarroa Zentroaren azpian kokatua). 

  • Astelehenetik igandera: 07:00etatik 22:00etara. (3 ordu jarraian aparkatzeko aukera).
  • Astelehenetik igandera: 22:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara itxita egongo da.

3.- Gainontzeko aparkalekuak 24 ordutan zabalik.