Gauero, gazteentzako aisialdi programa, Zelaieta Zentrora itzuliko da bihar Scape Room batekin

2021/03/19
• Jarduera bi txandatan garatuko da: lehena, 19:00etatik 19:45era (10 eta 12 urte bitarteko haurrak lehenetsiz) eta bigarrena, 20:00etatik 20:45era (12 urtetik gorako haurrak lehenetsiz). Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Ametx Txartela izatea. • Asteburu honetan Zornotza Aretoan proiektatuko diren filmak, "Raya y el último dragón", "La chica del brazalete" eta "Sólo nos queda bailar" izango dira.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 19an, ostirala. Gauero, 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa, bihar, larunbatean, itzuliko da Zelaieta Zentrora azken urteotan oso ezaguna bihurtu den jarduera batekin: Scape Room bat. Parte-hartzaileek beren azkartasun eta sen guztia erabili beharko dute zenbait igarkizun eta asmakizun erlojuaren kontra konpontzen saiatzeko.

Jarduera bi txandatan garatuko da: lehena, 19:00etatik 19:45era (10 eta 12 urte bitarteko haurrak lehenetsiz) eta bigarrena, 20:00etatik 20:45era (12 urtetik gorako haurrak lehenetsiz). Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Ametx Txartela izatea.

Gauero gazteentzako aisialdi-programak gazte bakoitzari bere nortasun pertsonala eta kolektiboa eraikitzeko baliabideak ematen dizkioten jarduerak ditu ardatz, partaidetza eta sormena bultzatuz eta errespetuan oinarritutako aniztasuneranzko begirada positiboa sortuz.

Zine-eskaintza

Zornotza Aretoko zine-eskaintzari dagokionez, larunbatean eta igandean "Raya y el último dragón" animaziozko filma eskainiko da 12:00etatik aurrera. Istorio honetan, bidaia zirraragarri baten bidez, Raya eta Azken Dragoiak Kumandraren fantasiazko mundura garamatza, non gizakiak eta herensugeak elkarrekin bizi izan ziren aspaldi harmonia bikainean. Baina gaizkiaren indar batzuek lurraldea mehatxatu zutenean, dragoiek beren burua sakrifikatu zuten gizateria salbatzeko. Orain, 500 urte geroago, indar gaizto horiek itzuli egin dira, eta Rayak, gudari bakarti batek, azken herensuge mitikoa aurkitu beharko du suntsitutako mundu bat berreraikitzeko eta bere herria berriro batzeko.

Larunbatean, igandean eta astelehenean, "La chica del brazalete" filma proiektatuko da 19:00etan.Thriller psikologiko honetan, 16 urteko Liseri bere lagunik onena hil izana leporatzen diote. Epaiketan zehar, gurasoek ezin hautsizko moduan defendatzen dute. Hala ere, alabaren bizitza ezezaguna argitzen hasten den heinean, zalantzaren itzala agertzen da.

Azkenik, Zineklubak "Solo nos queda bailar" suediar filma eskainiko du datorren asteartean, 19:00etan. Drama sendo honetan, Merabek oso gaztea zenetik, Georgiako Dantza Konpainia Nazionalean entseatzen du bere bikotekidearekin, Maryrekin. Bat-batean, bere bizitza irauli egiten da Irakli axolagabe eta karismatikoa agertzen denean eta bere aurkaririk boteretsuena bihurtzen da, baina baita bere desira-objekturik handiena ere. Giro kontserbatzaile batean, Merabek askatu eta dena arriskatzeko beharrari aurre egin behar dio.