Fakturak

Abenduaren 27ko 25/2013 Legea, faktura elektronikoa eta Sektore Publikoan fakturen kontabilitate erregistroa sortzea sustatzen dituena indarrean sartzearen ondorioz, 2015eko urtarriletik aurrera, Administrazio Publikoei igortzen zaizkien fakturak elektronikoak izango dira eta Facturae 3.2x bertsioko faktura elektronikoko formatu egituratura (onartutako ziurtagiri elektronikoko XAdES sinadura elektronikoarekin) egokituko dira.

Ekainaren 24ko OAPetarako 1074/2014 Aginduaren arabera, nahitaezkoa da faktura elektronikoen sarrera puntu bat izatea Autonomia Erkidegoetan eta Toki Entitateetan.

Otsailaren 2ko 101/2015 zk.dun Alkatetza Dekretu bidez “faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra” sortzea erabakitzen da Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat (IFZ P4800300H) hauek direlarik bere DIR3 kodeak:

  • Kontabilitate bulegoa: L01480031
  • Kudeatzen duen organoa: L01480031
  • Izapidetzen duen unitateak:
    • LA0012600 Gizarte Ekintza
    • LA0012601 Nekazaritza eta Mendiak
    • LA0012602 Berdintasuna
    • LA0012603 Kontratazioa
    • LA0012604 Enplegua eta Sustapen Ekonomikoa
    • LA0012605 Hezkuntza
    • LA0012606 Ogasuna
    • LA0012607 Informatika
    • LA0012608 Iraunkortasuna
    • LA0012609 Langilegoa
    • LA0012610 Udaltzaingoa
    • LA0012611 Hirigintza
    • LA0012612 Alkatetza
    • LA0012613 Bake Epaitegia
    • LA0012620 Zerbitzuak
    • LA0012621 Obrak

Amorebieta-Etxanoko Udala ez dago atxikiktuta FACe atarian, gure atari propio dugulako jarraian azaltzen den bezala. Horren ondorioz, ez dugu onartzen FACe atarira igotako fakturarik.

Bi modu aukeran jarri dira Amorebieta-Etxanoko Udalari obrak egin, ondasunak eman edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaileek faktura elektronikoa aurkezteko euskarri gisa:

  1. Hornitzailearen ataria, https://e-udala.amorebieta-etxano.eus:8089/fakturak helbideari jarraituz.
  2. https://e-udala.amorebieta-etxano.eus:8089/sspp/services/sspp?wsdl helbidean eskura dauden web zerbitzuak. Hauen bidez adibidez ef4ktur fakturazio elektronikorako azken bertsioaren programa, http://www.ef4ktur.com, zuzenean bidal ditzake web zerbitzu hauetara, Udala bere datu guztiekin aurrez zehaztuta baitago bezero edo hornitzaile posible bezala.