BerrAktibatu+ mundu iraunkorrago baten aldeko ekimena

2020/12/10
BerrAktibatu+ programak herritarren bizi-ohiturak aldatzeko eta horrela, Euskadiren iraunkortasunean aurrera egiteko helburua du eta kontzientziazioan jartzen du arreta, unibertsitate, ikastetxe eta etxeetarako programen bidez.

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 10a, osteguna. BerrAktibatu+ programa 2018 eta 2021 bitartean garatzen den eta herritarrak bere bizi-ohiturak aldatzeko eta horrela, Euskadiren iraunkortasunean aurrera egiteko helburua duen ekimena da. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.


BerrAktibatu+ programa digital, libre eta doakoa da. Informazioa posta kodeen arabera antolatzen da. Horrela, programaren amaieran, udalerri bakoitzeko parte-hartze mailaeta emaitzak zeintzuk diren jakin dezakegu. Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus


Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak(BGP), Metro Bilbaok, Eroski Taldeak, Naturklima Fundazioaketa “La Caixa” Gizarte Ekintzaksustatzen duten ekimena da. Global Action Plan (GAP)erakundearen planetan oinarritua dago. BerrAktibatu+ programak kontzientziazioan jartzen du arreta, unibertsitate, ikastetxe eta etxeetarako programen bidez. Informazio gehiago izateko www.reactivatemas.eus web orria bisitatu daiteke. .


Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus. Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.Amorebieta-Etxanoko Udalak, herritarren ohiturak hobetzeko eta ondorioz etorkizun iraunkorrago bat lantzeko helburuarekin, baliabide hau erabiltzera animatu nahi ditu herritarrak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herritarren ohiturak hobetzeko eta ondorioz etorkizun iraunkorrago bat lantzeko helburuarekin, baliabide hau erabiltzera animatu nahi ditu herritarrak.