Andoni Ibarra Muñoz zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanon jokatu den gurpil gaineko irristaketa artistikoko Euskadiko Kopako zortzigarren edizioa

2022/11/15
Euskadiko Kopa maila guztietan jokatu zen joan den igandean Larrea kiroldegian eta zornotzar gaztea izan zen onena gizonezkoen infantil mailan.

Amorebieta-Etxanon jarduera eta txapelketaz beteriko jardunaldia izan zen joan den igandean, eta besteak beste, Euskadiko Irristaketa Artistikoko Koparen zortzigarren edizioa izan zen jokoan. Larreako kiroldegian jokatu zen txapelketa, maila guztietan, infantil mailatik hasi eta senior mailaraino, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Azken honetan, gizonezkoen infantil kategorian, Andoni Ibarra Muñoz zornotzarrak lortu zuen lehen postua.

Haur kategorian, gurpil gaineko patinaje artistikoaren denboraldia urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaitzen da. Urtean zehar, patinatzaileek hainbat konpromisotan lehiatzen dira, hala nola, erkidegoen arteko jardunaldietan, Kopetan eta Txapelketetan. Andoni Ibarra patinatzaile zornotzarrak Euskadiko Txapelketa jokatu zuen maiatzean, eta Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen bertan. Bere diziplina eta irristaketarekiko grinak A Coruñara eraman nuen urrian, eta bertan zortzigarren postua lortu zuen estatu mailan, entrenamenduz betetako uda baten ondorioz.