Amorebieta-Etxanoko Udalak Legarrebi auzoko urbanizazio-lanak amaitu ditu

2020/12/15
713.000 euroko aurrekontuarekin, hobekuntzek irudi askoz ere urbanizatu eta modernoago bat ematen diote eremuari, inguruko irisgarritasuna, argiztapena eta azpiegitura sareak nabarmenki hobetuz.

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 15a, asteartea. Amorebieta-Etxanoko Udalak Lejarrebi auzoaren urbanizazioa amaitu du, San Juan kaleko eremua nabarmen hobetuz, Andrandi kaleko etxebizitzetaraino sartzeko kalea urbanizatuz eta egoiliarrei beren etxebizitzetarako sarbide hobea eskainiz. Lanek, bi fasetan eginda, 713.000 euroko aurrekontua izan dute guztira eta irudi askoz urbanizatuago eta modernoago bat emango diote eremuari, obrak hasi arte, jarduketa-eremuaren zati handi bat urbanizatu gabe baitzegoen.

Pertsonentzako hiri-eremu atseginagoa sortzeko asmoz, obrek lehentasuna eman diote oinezkoari, espaloiak sortuz eta berrituz, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren arteko bizikidetza hobetzeko. Ildo horretan, lanek lehendik zeuden espaloiak handitu dituzte eta lehen ez zeuden zuhaitz berriak sortu dituzte, Zugazabeitia upategietatik hurbil dagoen San Juan kalearen eremua hobetu dute eta sarbidea Andrandi kaleko etxebizitzetaraino urbanizatu dute.

Obra horien bidez, auzoko bizilagunentzako irisgarritasuna, etxebizitzetako garajerako sarbidea eta espazioaren itxura nabarmenki hobetu da oinezkoentzat askoz atseginagoa izanik. Halaber, irudi modernoa eta egungoa bilatu da, inguruan sortzen diren ibilgailuen eta oinezkoen trafikoen bizikidetza egokia lortzeko. Gainera, inguruko argiztapena berritu da, farola berriak jarriz eta eremuko azpiegitura-sareak hobetuz.