Amorebieta-Etxanok Anbotoko kalea urbanizatzeari ekin dio

2019/10/18

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 18a. Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren astelehenean, urriaren 21ean, Anboto kalea urbanizatzeko lanak hasiko ditu 5 eta 9 zenbakien artean.

Lan hauek arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren emaitza izango dira. Une honetan amaitzen ari diren Nafarroa kaleko etxebizitza berrien sustatzaileak etxebizitza bloke honen inguruko urbanizazioa bere gain hartuko du. Plaza ere eraberrituko du, gune modernoago bat izan dadin eta elementu berdeak sartzeari lehentasuna emanez. Amorebieta-Etxanoko Udalak berriz, gainontzeko azalera berrituko du, kale zatia eta plaza, eta jolas elementuak jarriko ditu.

Plazaren diseinu berriak umeentzako jolas gune bat izango du erdigunean. Proposatuko jolasak ez dira herrian orain arte ditugunak. Hala ere, elementu mota hauek bete beharreko baldintzak betetzen dituzte: kalitatea, iraunkortasuna, mantentze-lan errazak, aukera ludiko eta hezitzaileak. Bestalde, oinezkoen kalearen irudia osatu eta modernizatzen da, zorua eta hiri altzariak guztiz berrituz. Era berean, led argiak jarriko dira.

Udalak garatzen duen proiektuak jadanik urbanizatuta dagoen urbanizazioa gauzatzeko beharrezko lanak biltzen ditu, gainontzeko kalearen urbanizazio berrira egokitzeko berrantolatu beharra baitago. Azken hau blokearen lehenengo fasearekin batera egingo da, argiteria berritu eta jolasak jarri.

Lanek 226.500 euroko aurrekontua daukate eta 2020ko otsailaren amaituko dira.