Zubiondo Parkeak ping-pong mahaiak dituzten bi jolas-gune berri ditu orain

2021/04/15
• Udalak, herriko kirol azpiegiturak hobetzeko duen konpromisoari leial, Zubiondo Parkeko kirol ekipamendua handitu du eta ping-pong mahaiekin hornituriko 2 jolasgune berri egin ditu. • Egindako inbertsioa 9.000 €-koa da eta aisialdirako gune berri hauek prestatzeko lanak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Obra Brigadako langileekin osatu dira.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 15ean, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udalak aisialdiaren eta aire zabaleko jarduera fisikoaren aldeko apustua egin du berriz ere. Udalak, herriko kirol azpiegiturak hobetzeko duen konpromisoari leial, Zubiondo Parkeko kirol ekipamendua handitu du eta ping-pong mahaiekin hornituriko 2 jolasgune berri egin ditu.

Eremu berri hauek, haurrentzako gune berritu berria, ariketa fisikoen zirkuitua, gimnastika aparatuen gunea eta erabilgarri dauden berdegune zabal anitzak osatuko dituzte, aire zabaleko jardueren ekosistema bat eskainiz. Toki natural eta irekia denez, kirol-gune horretako ekipamendu berrituak jarduera fisikoa egiteko baldintza onuragarriagoak eta seguruagoak ahalbidetzen ditu.

Egindako inbertsioa 9.000 €-koa da eta aisialdirako gune berri hauek prestatzeko lanak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Obra Brigadako langileekin osatu dira.

Jarduera horrekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak udal-azpiegiturak etengabe hobetzeko politikarekin jarraitzen du. Kasu honetan, udalerriko gazteei zuzenduta daude eta aisialdi-gune berri horiek eta ping-pong mahaiak sartuta, aire libreko aisialdiaz gozatzeko aukera gehiago izango dituzte.