Zubiaur Musika Eskolak maiatzaren 16an zabaldu du 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea

2022/05/09
Ikasleek maiatzaren 16tik ekainaren 3ra bitartean eman ahal izango dute izena Musika Eskolan.

Zubiaur Musika Eskola hasia da datorren ikasturteko antolaketa lanekin. Hala, 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 16an zabalduko dela jakinarazi du, eta izena eman nahi duten neska-mutilek ekainaren 3a bitartean izango dute epea zabalik.   

Matrikula egiteko aukera ezberdinak izango dituzte ikasleek. Internet bidez egin nahi dutenek, izen-emate orria Ametxen webgunean Musika Eskolak duen atalean izango dute: www.ametx.eus/zubiaur. Matrikulazioa aurrez aurre egin nahi dutenek, aldiz, Musika Eskolan bertan izango dute aukera, astelehenetik ostiralera, 13:00-18:30 ordutegian. Telefonoz deitzeko aukera ere izango da: 946 30 15 10.

Dantza eta musika klaseak
2006. urtean sortu zenean hasitako bideari jarraiki, datorren ikasturtean ere dantza eta musika klaseak eskainiko ditu Zubiaur Musika Eskolak. Dantzaren arloan eskainiko diren hiru kurtsoak 6 urtetik gorako zornotzarrei zuzenduak izango dira: 

  • Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
  • Sormenezko dantza (8-11 urte)
  • Hip Hop/Funky (12-18 urte)

Musika eta instrumentu klaseei dagokienean, izen-ematea 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da. Aukerak, honakoak: 

  • Musikarekin kontaktua (4-7 urte)
  • Flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitixa, dultzaina, txalaparta, gitarra eta baxu elektrikoa, bateria. Hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak. Musika-terapia hezigarria. (8 urtetik aurrera)

ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA - MATRIKULAZIOA