Zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako ikastaroa

2015/04/22
• Zelaieta Zentroan emango da maiatzaren 15, 22 eta 29an 11:30etik 13:00etara. • Interesatuta daudenak Gizarte Ekintza Sailean eman beharko dute izena apirilaren 20tik 30era (Nafarroa Zentroko lehenengo solairua) edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz.

Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako.  Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik.  Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.

Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, ikastaro bat emango da Zelaieta Zentroan datorren maiatzaren 15, 22 eta 29an. 11:30etik 13:00etara izango da eta Pilar Costillas emaginak emango du ikastaroa.

Interesatuta daudenek Gizarte Ekintza Sailean eman beharko dute izena apirilaren 20tik 30era (Nafarroa Zentroa) edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz.