Zornotzarrek bat egin dute larunbateko eraso homofoboa gaitzesteko

2022/05/02
Dozenaka herritarrek hartu dute parte Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako kontzentrazio deialdiarekin.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Adierazpen Instituzionala onartu du gaur goizean, aho batez, larunbatean herrian izandako eraso homofoboa gaitzesteko. Udalak deituta, kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Udaletxeko Plazan eta bertan izan dira Andoni Agirrebeitia alkatea, alderdi guztietako udal ordezkariak, Monika Hernando Porres, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria,  Amorebieta-Etxanoko elkarte feministak eta dozenaka herritar.