“Zornotzan JAN ALAI” lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik dago

2020/02/17

Amorebieta-Etxano, 2020ko otsailaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Jan Alai lehiaketaren edizio berria, “Zornotzan Jan Alai 2020”, gero eta hurbilago dago eta ostalariek martxoaren 8ra arte (egun hau barne) izango dute izena emateko aukera.

Deialdiaren oinarriak eta lehiaketan izena emateko orria Zelaieta Zentroko harreran eskuratu daitezke eta baita ondoko web orrietan ere: www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus. Eskaera bete ondoren, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Zelaieta Zentroan aurkeztu beharko da.

Pintxo berritzailerik onenari 1.000 euroko saria emango zaio eta baita pintxo herrikoirik onenari ere. Aurten berrikuntza gisa, barraren atzean lan egiten dutenek ere eskudirutan saria jasotzeko aukera izango dute: 250 euro zerbitzari profesionalenarentzat. Gainera, 500 euro zozketatuko dira bezeroen artean eta pintxoen Top Ten-a ere egingo da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, ostalaritza sustatu eta dinamizatzeko berriro ere ekintza honen aldeko apustua egiten du, aurrekoetan herrian oso harrera ona izan baitu.

Eman izena!