Zornotzan Jan Alai 2015

2015/04/01
1- NORK ANTOLATZEN DUEN Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatzen du Zornotzako ostalaritzari bultzada bat emateko. 2- PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketan Amorebieta-Etxanoko edozein ostalaritzako establezimenduk izena eman ahal izango du, berdin delarik ze sailkapen duen (taberna, kafetegi, jatetxe, hotel…), betiere horretarako ezarritako epe barruan izena ematen badute eta oinarri hauek onartzen badituzte.

3- LEHIAKETAREN DATA
Ekainaren 3tik (arratsaldetik) 7ra bitartean (eguerdira arte).

4- SARIAK
Pintxo berritzailerik onena 1000€ garbi (EPAIMAHAI TEKNIKOA)
Pintxo herrikoirik onena 1000€ garbi (HERRI EPAIMAHAIA)
Zerbitzaririk profesionalena aukeratzea.
Bezeroen botoen artean 500€ garbi zozketatuko dira.
Pintxoen TOP TEN zerrenda.

5- PINTXOAK
Lokal bakoitzak pintxo bakarra aurkez dezake.
Lehiaketara aurkeztuko diren pintxoak jendearen eskura egon beharko dira lehiaketa egunetan, gutxienez jarraian adierazten den ordutegian: 12:00-15:30 eguerdian eta arratsaldez 19:00-22:00. Eguaztenean arratsaldez eta igandean eguerdian bakarrik: 12:00-15:00.

Pintxo guztiak behar bezala identifikatuta egon beharko dira, lehiaketaren etiketa eta logoarekin. Antolatzaileek emango dizkiete parte-hartzaileei bozkatzeko txartelak, hautestontziak eta gainontzeko publizitate-materiala.
Ostalariek, ustez lehiaketaren ondorioz pintxo eskaria handituko denez, pintxo kopuru nahikoa izan beharko dute eskari horri aurre egiteko.

PREZIOA: Pintxo guztiek salmenta prezio bakarra izango dute, hala nola, 1,30€. Ostalari bakoitzak bere kontura erabakiko du zein izango den bere pintxo-pote eskaintza.

6- IZENA EMATEA
Lehiaketaren oinarriak Ametxeko eta Udaleko web orrian, (www.ametx.eus; www.amorebieta-etxano.eus) eskuratu ahal izango dira, baita Zelaietako harreran ere.
Lehiaketaren deialdiarekin datorren inskripzio orria betetzea eta sinatzea beharrezkoa izango da eta Zelaietako harreran aurkeztu beharko da. Izena emateko epea 2015eko apirilaren 30ean amaituko da, eguerdiko 14:00etan.
 
7- EPAIMAHAIA
EPAIMAHAI TEKNIKOA: Epaimahaia  hainbat lagunek osatuko dute (lehiaketan izena ematen duten ostalari kopuruaren arabera), gastronomia arloan adituak. Lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren.
Lehiaketak irauten duen lau egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan eta pintxoak probatu eta puntuak emango dizkiete. Epaimahaikideak, taldean edota banaka, hainbatetan eta egun desberdinetan, pintxorik berritzaileena saria eskuratu dezaketen pintxoak probatzera joango dira sekretuan, pintxoaren prestakuntza eta kalitatea aldatzen ez dela ikusteko.
Epaimahaiak kontutan hartuko du pintxoa lehiaketako egun guztietan berdin prestatuta egotea eta ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak ere kontuan izango ditu: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab.

Epaimahaiaren erabakia arrazoitua izango da eta apelaezina. Irizpide teknikoen arabera hartutako erabakia sari banaketan jakinaraziko zaie irabazi duten establezimenduei eta argitaratu egingo da.

HERRI EPAIMAHAIA: Txapelketan parte hartuko duten establezimenduetan, parte hartzen duten tabernen izena eta lehiaketara aurkezten duten pintxoa dituen txartelak emango dira. Bezeroek lehiaketan izena emanda duten establezimenduetako pintxo kopuru jakin bat probatzea beharrezkoa izango da ostalariak txartelean zigilua jartzeko eta horrela, 500€-ko zozketan parte hartu ahal izateko.  
Parte-hartzearen araberakoa izango da hori. Hau da, parte-hartzea handia izanez gero, eta hori uste da, herria  zonaldeetan banatuko da. Bakoitzak kolore bat izango du. Zonalde bakoitzean lehiaketan parte hartuko duten hainbat taberna egon daitezke baina gure txartelean zonalde bakoitzean lehiaketan parte hartzen duten hainbat taberna egon daitezke, eta eskatuko dena da gure txartelean zonalde bakoitzeko zigilu kopuru zehatz bat izatea. Guztira, pintxo kopuru jakin bat jan beharko da, baina nahitaezkoa da herriko zonalde guztietakoak izatea. Txartel bakoitzean hiru pintxorik onenak apuntatuko dituzte zozketan parte hartu nahi duten bezeroek, gehien gustatu zaienetik hasita, pintxoen TOP TENa egiteko. Profesionalena iruditu zaien zerbitzariaren izena ere ezarriko dute. Datu pertsonalak eta telefono zenbakia jarriko dituzte txartelean eta, osatuta daukatenean, lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetako edozeinetan utziko dute botoak zenbatu eta 500€-ko saria irabazteko aukera izan ahal izateko.
 
BALORAZIOAK: Pintxoei puntuak ematerakoan kontuan izango diren irizpideak jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei. Epaimahaiak guztira 20 puntu eman ahal izango ditu, ondoko irizpideak kontuan izanda:
Pintxoaren aurkezpena.
Lehengaien kalitatea eta oreka.
Zaporea bere osotasunean eta asebetetzea.
Originaltasuna.

8- SARI BANAKETA
Sari banaketa Zelaietan izango da eta eguna eta gainerako zehaztapenak jakinaraziko dira.
Sari banaketara joatea nahitaezkoa da (pintxo berritzailerik onena, pintxo herrikoirik onena eta zerbitzari edo profesionalik onena). Bertaratu ezean, saria puntuazio hurrenkeran hurrengo dagoenari emango zaio.
 
9- EZ BETETZEAK
Lehiaketaren oinarrietako baten bat ez betetzeak ostalaritza establezimendua lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du. Antolatzaileek berebiziko garrantzia emango diote lehiaketak irauten duen egunetan eta ezarrita dagoen ordutegian lehiaketan parte hartzen duten pintxoak jendearen esku izateari. Establezimenduren bat nahita itxita badago, pintxorik gabe gelditu eta berehala berriak prestatzen ez baditu, edota bezeroei arrazoitu gabeko zioengatik pintxorik ez dagoela esaten bazaie, betiere antolatzaileei horrelakorik jakinarazi gabe, honakoak aukeratzeko lehiaketatik kanpo geldituko da zuzenean: top ten, pintxorik onena edo zerbitzari edo profesionalik onena.