Zornotza Azoka Formatu 2021 Formazio Azokakaren bigarren jardunaldia ospatuko da gaur

2021/04/28
• Musika, arte eszenikoak edo diseinu grafiko eta industriala bezalako irakaskuntza artistikoak izango dira batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei eta lurraldean batxilergoa ematen duten 19 ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako bigarren jardunaldi honen protagonista nagusiak. • Bihar, apirilak 29an, egingo den itxiera-jardunaldia erakusleiho izango da lurraldeko prestakuntza-zentroen Lanbide Heziketako eskaintza zabala aurkezteko.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 28an, asteazkena. Zornotza Azoka Formatu 2021, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailak antolatutako Formazio Azokak aurrera dirau. Atzoko irekiera ekitaldiaren ostean, bigarren eguna izango da gaurkoa.

Musika, arte eszenikoak edo diseinu grafiko eta industriala bezalako irakaskuntza artistikoak izango dira batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei eta lurraldean batxilergoa ematen duten 19 ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldi honen protagonista nagusiak.

Horrela, parte hartzen duten 4 ikastetxeek gaur aurkeztuko dituzte emandako prestakuntza-espezialitateak eta bereziki azpimarratuko dituzte sarrera-baldintzak, ikastaroen iraupena, espezialitate bakoitzean garatzen den prestakuntza-programa, lortutako titulazioak edo irteera profesionalak. Bertaratzen direnek zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute; izan ere, ikastetxeetako ordezkariek txat bidez erantzungo diote sor daitekeen edozein zalantzari.

Hirugarren jardunaldia

Bihar, apirilak 29an, egingo den itxiera-jardunaldia erakusleiho izango da lurraldeko prestakuntza-zentroen Lanbide Heziketako eskaintza zabala aurkezteko. Gainera, bertaratuek beren lehentasunetara gehien egokitzen diren ikastetxeak bilatu, bertatik bertara ezagutu eta haiekin harremanetan jarri ahal izango dute eta horri buruzko orientazio akademikoa eta profesionala lortu.

Era berean, 4 ikaslek beren prestakuntza-ibilbideak kontatuko dituzte Lanbide Heziketan, prestakuntza-eredu honen inguruan errealitate desberdin bat islatzeko eta horrela, Lanbide Heziketaren inguruan dauden topikoak hausteko.

Gogoratu ekitaldia streaming bidez emango da Zelaieta Zentrotik eta programatutako mintegi eta topaketetan on line parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango dela horretarako sortu den webgunean (trebatuzaitezamorebieta.eus) adierazten diren mekanismoen bidez. Jardunaldi bakoitzeko jarduera-programa web orrian bertan ere eskura daiteke.