Zornotza Aretoak 25 urte egingo ditu erreferente kultural gisa

2018/12/17
• “Los últimos visitantes” ikuskizuna eskainiko da Aretoan. Aretoaren 25 urte hauetan arrasto berezia utzi duten sei pertsonaiarekin antitertulia bat • “Julietas Romeo Circo” ikuskizuna estreinatuko da urtarrilaren 7an. Zirko garaikideko ikuskizun bat da, euskal zirkuaren aldeko apustua egiten duena.

Amorebieta-Etxano, 2018ko abenduaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 25 urte betetzen ditu. Urte hauetan arte eszenikoetan, dantzan eta musikan erreferente bihurtu den zentro kulturala da.

Urtemuga ospatzeko, zentroak hainbat ekintza antolatu ditu herriko publiko guztientzat. Ekintzak abenduaren 28an hasiko dira. Egun horretan “Los últimos visitantes” ikusi ahal izango da. Zornotza Aretoko historiaren zati bat memoriara ekartzeko sortua izan da.  Aretoaren 25 urte hauetan arrasto berezia utzi duten sei pertsonaiarekin antitertulia bat egingo da dibertsiorako. Kulturaren arlo eta geografia desberdinetako sei artista ezagun bilduko dira teilatu lau batean jan eta edateko. Arrate Etxebarria izango dute gidari.
Baina nortzuk dira ikuskizun honetan parte hartuko duten gonbidatuak? Tadeusz Volsky, O Gran Criador, Txarribodaren nobixe, Zhivagoren amorantea eta El pianista en el océano dira. Aretoak lehiaketa bat planteatzen du zornotzar guztientzat.

Ezizenak irakurri eta nor diren dakitenek, ametx. eus web orrian orri bat bete ahal izango dute eta hiru pertsonaia gutxienez asmatzen dituztenen artean, Aretorako doako kuotak zozketatuko dira.

Urtemugaren egun berean, urtarrilaren 7an, Zornotza Aretoan Markeliñe konpainiaren “Julietas Romeo Circo” ikuskizuna estreinatuko da. Azken honek ere urteak betetzen ditu (35 urte egingo ditu Markeliñek). Zirku garaikideko ikuskizun bat izango da, euskal zirkuaren aldeko apustu handia agerian uzten duena. Obra dibertigarri bat, tragediaren emozioari uko egiten ez diona. Ikuskizun piztu, sutsu eta fisikoa, lurralde formal berrietan barrena doana, istorio unibertsal eta ezagun hori kontatu nahi duena, testurik gabe. Markeliñeren ikuskizuna berriro ikusi ahal izango da urtarrilaren 11n, 20:15ean.

Zornotza label zikloa

Zornotza Aretoko urtemugaren barruan, martxoko astearteetan “Zornotza LABEL” zikloa ikusgai egongo da. Zinearekin lotura duten Amorebieta-Etxanoko herritarren film eta film laburrak egongo dira, ondokoenak esaterako: Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Rafa Escolar eta Gaizka  Brougeaud.  

Bazkideen kanpaina

2019ak beste aldaketa bat dakar berarekin. Bazkideentzat doakoak diren ikuskizunak ez dira adieraziko. Lehenengo aldiz, beraiek izango dira urteko doako 2 ikuskizunak aukeratuko dituztenak, inongo mugarik gabe.  Kuota helbideratuta dutenei, txartela zuzenean aktibatuko zaie urtarrilaren 2an, Gontzal Mendibil eta Easo Txiki abesbatzaren Gabonetako musikalarekin batera. Zornotza Aretoko bazkide izan nahi dutenek, Zelaietara joan beharko dute Ametxeko txartelean aktibatzeko edo txartel bat eskatu beharko dute. Ordaindu beharreko zenbatekoak hauek dira: 30 € urteko kuota normalerako, 15 € 14-29 urte artekoek eta 65 urte baino gehiago dituztenek eta 10 € 14 urtetik beherakoek.

Kuota ordainduta, doako ikuskizun bi izatez gain, %25eko deskontua lortzen da gainontzeko zuzenekoetan eta Sareako gainontzeko antzokietan. Txartela leihatilan aurkeztuz gero larunbat, astelehen eta zine klubeko astearteetan, zinerako 3 sarrera doan ere eskuratu daitezke.