Zoriontasunean hezten (Gurasoentzako ikastaroa)

2015/04/21
Umeentzako egokiak diren jardueren bidez, meditazio-teknika ikasi nahi duten gurasoentzat.• Zelaieta zentroan. • Izena eman apirilaren 30era arte. • Maiatzaren 11ean, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean, astelehenak.• 8.30etik 20.00etara.• 20 lagun guztira. • PREZIOA: 25€

Teknika desberdinekin norbereganako atentzio konzientea barnean gertatzen denari arreta handiagoa jartzen laguntzen du  (pentsamenduak, sentimenduak eta emozioak). Horrela, gertatzen zaiguna hobeto ulertzeko. Ikastaro honekin gurasoek lau urtetik gorako umeekin etxean meditazioa praktikan jartzeko tresnak emango dizkiote.

Teknika adeitsu eta dibertigarri hauen bidez, kontzientzia eta arreta sustatzen dira, eta oso eragin positiboa lortzen da gure seme-alaben zoriontasun sentsazioan eta ongizatean. Lagungarriak dira gizarte- eta emozio-trebetasunak areago garatzeko, eta sentimenduak egokiago kudeatzeko lanabesak emango dizkiete gure seme-alabei, bizitzaren egun guztietan aurre egin beharko dieten arazo txiki nahiz handiak arrakastatsu gainditzeko (exijentzia akademikoa, adiskideak, bizitzak aurrean jarriko dizkien aurkikuntzak, lorpenak, porrotak…).Baliabideak indartu, autoestimua areagotu eta beste gaitasun batzuk garatuko dituzte.
Ume -eta familia- guztientzat onuragarri izango diren lanabes xumeak emango dizkie tailerrean landuko den entrenamendu prozesuak.

Etxerako egitarau praktikoaren azalpena.

  • MATERIALA

Material xumea emango da, etxean seme-alabekin erabiltzeko (irakurgaiak, jarraibideak…).

  • EDUKIAK

✦ Mindful gurasoak
✦ Arreta arretari
✦ Sentimenduak erabiltzen
✦ Pazientzia ekoizten
✦ Ametsak sortzen