Zinea eta gazteei zuzenduriko Gauero eta Gazte Txokoa, asteburuko kultura agendaren hitzorduak

2021/02/05
Beti bezala, Zornotza Aretoak guztiei egokitutako zinea ekarriko du, “El Padre”, “Los Croods II: Una nueva era” eta “La Mami” filmen eskutik. Gazte txokoa ere bueltan izango Zelaieta Zentroan, gaur, 18:30etatik 20:30etara arte. Bihar, larunbatean, Gauero ekimenaren baitan, “Gauerodisko” saioa aurkeztuko da Zelaieta Zentroan, 19:00etatik 21:00era arte, Dj Markelin-en eskutik.

Amorebieta-Etxano, 2021eko otsailaren 5ean, ostirala. Asteburu honetako kultura agendaren ardatz nagusia zinea izango da Amorebieta-Exanon. Beti bezala, Zornotza Aretoak guztiei egokitutako zinea ekarriko du, “El Padre”, “Los Croods II: Una nueva era” eta “La Mami” filmeen eskutik.

Hasteko, “El Padre” filma, gaur, igandean eta astelehenean egongo da ikusgai 19:00etatik aurrera. Erresuma Batutik datorren drama honetan, Anthony (Anthony Hopkins) 80 urteko gizon bat da eta bere alaba Anne (Olivia Colman) etxean laguntzeko kontratatu nahi dituen zaintzaile guztiak errefusatzen ditu. Etsita dago ezin diolako egunero bisita egin, eta sentitzen du aitaren burua huts egiten hasi dela. Annek aitaren galera apurka-apurka nozitzen du bere burua hondatu ahala, baina bere bizitza propioa bizitzeko eskubideari ere eusten dio.

Igandero bezala, 12:00etatik autrrera, etxeko txikienentzako zineak ere bere lekutxoa izango du Zornotza Aretoan “Los Croods II: Una nueva era” filmaren eskutik. Crood-tarrek, historiaurreko familia bitxiak, bereak egingo dute berriro. Oraingo honetan, Crood familiak, kobazuloa utzi zutenetik, bere mehatxurik handienari aurre egin beharko dio: beste familia bati

Hurrengo asteartean, 19:00etatik aurrera, “La Mami” Kutsu feminista duen dokumentala aurkeztuko da Zornotza Aretoan. Gaueko langile arduratsuei omenaldi adierazgarria egiten duen lan honetan, “Mami”, Mexiko Hiriko Cabaret Barba Azulen lan egiten du. Protagonistak komuna zaintzen du, beheko pisuan bezeroekin dantzan ari diren konpainiako neskak pasatzen ikusten dituen bitartean. “Mami”-k bere iraganeko bizitza pasatzen ikusten du eta neskek amarengan babesle bat ikusten dute.

Beste alde batetik, Gazte txokoa ere bueltan izango da gaur 18:30etatik 20:30etara arte. Ekimen hau 11 urtetik gorako gazteei zuzendutako zerbitzua da eta denbora librean beraien nortasuna, ahal dela euskaraz, garatzeko aisialdirako topalekua eskaintzen die gazteei, mahai-jokoak, billarra, futbolina, aldizkariak, Play Station eta Wii bideo-kontsolak bezalako baliabideak eskainiz.

Azkenik, gogoratu bihar, larunbatean, Gauero gazteentzako gaueko aisialdi programaren edizio berri bat antolatuko dela 19:00etatik 21:00era arte Zelaieta Zentroko kontzertu gelan. Oraingo honetan, “Gauerodisko” saioa aurkeztuko da Dj Markelin-en eskutik. Saioa bi txandatan egituratuko da; lehenengoa, 19:00etatik 19:45etara arte, eta bigarrena, 20:00etatik 20:45etara arte.