Zelaietako aparkalekuaren irteera itxi

2019/03/06
Martxoaren 13an eta 14an (asteazkena eta osteguna) 09:00etatik 21:00etara

Erabiltzaileei jakinarazten zaie martxoaren 13an eta 14an (asteazkena eta osteguna), 09:00etatik 21:00etara, Zelaietako aparkalekuaren irteera itxita egongo dela (Txiki Otaegi kaletik).

Musika Eskolan egiten ari diren forjaketa lanengatik itxiko da.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 6a

JARDUNEKO ALKATEAK

Izp.: Anartz Gandiaga Zarazua