Zaintzaileen Nazioarteko Eguna: Zurekin zaintzen dugu, zaintzen zaitugu

2021/11/05

Gaur, Zaintzaileen Nazioarteko Eguna, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak menpekotasun egoeran dauden senideak dituzuen eta zuen denbora eta ahalegina hauek zaintzen ematen duzuen pertsona guztiak omendu nahi zaituzte.

Familia-lotura eta senidearekiko sentitzen duzun maitasuna beraien bizi-baldintzak hobetzeko borondate bihurtzen da. Batzuetan, zure beharrak bigarren maila batera bastertzen dituzu. Zure burua zaintzea jada ez da zuretzat lehentasuna.

Hausnarketa egun honetan, zure burua entzuteko, emozioei arreta jartzeko eta geldiune bat izateko beharrizana gogorarazi nahi dizugu. Badakigu denbora ondasun eskasa dela, baina beharrezkoa zure burua zaintzea.

Zuretzako denbora hartu eta zure beharrei erantzuten diezunean, zure burua eta ematen duzun arreta ere hobetu egingo dira. Bizitza osoago batek ematen duzun zaintzaren presentzia, maitasuna eta pazientzia hobetzen du.

Bestalde, zure errealitatea partekatzeko espazioak aurkitzeak zama arindu eta ongizatea hobetzen du. Zurekin epaiketarik gabeko espazioak sortu nahi ditugu, non zentsurarik edo kritikarik edo gaizki-ulerturik gabe adieraz zaitezkeen. Antzeko eguneroko egoerak bizi dituzten beste pertsonekin esperientziak partekatzeak zaintzan gertatzen dena normalizatzea eta naturaltasuna ematea ahalbidetzen du.

Gizarte Ekintza Sailean eta Zainduz programaren bitartez, zaintzen duzun pertsonarekiko eta zureganako arretaren eskaintza eta kalitatea hobetzeko orientazioa, informazioa edota aholkularitza eskaintzen dugu.

Gaur, inoiz baino gehiago, bidelagun jarraitzeko, zurekin zaintzen dugu, zaintzen zaitugu.