Zaintzaileei laguntzeko Zainduz Programak "Mobilizazioa, transferentziak eta jarrera-higienea zaintzean zaintzeko" tailerra antolatu du apirilean eta maiatzean zehar

2021/04/08
• Tailer honetan, eguneroko bizitzara egokitutako mobilizazio eta lekualdatze-teknikak ikasi eta praktikatuko ditugu, baita bizkarra zaintzen ere, lesioak saihesteko. • Tailerra Urritxeko Zornotza LHII-n emango da eta 4 egun iraunen du guztira, honela banatuta: apirilaren 19an, astelehena eta 28an, asteazkena, eta maiatzak 5 eta 12, asteazkena, 17:00etatik 19:00ak arte.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 8an, osteguna. “Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza” programak "Mobilizazioa, transferentziak eta jarrera-higienea zaintzean zaintzeko" izeneko tailerra antolatuko du apirilean eta maiatzean zehar. Zainduz Programaren bidez, laguntza eman nahi zaie mendetasun-egoeran dauden senideak zaintzen eta/edo laguntzen dituzten pertsonei, euren denbora eta energia eskainiz eta lan gogorra, ezkutua eta batzuetan, gutxi aitortua eginez. Abian jarri zenetik, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du programa honekin bere Gizarte Ekintza Sailaren bidez.

Tailerra Urritxeko Zornotza LHII-n emango da eta 4 egun iraunen du guztira, honela banatuta: apirilaren 19an, astelehena eta 28an, asteazkena, eta maiatzak 5 eta 12, asteazkena, 17:00etatik 19:00ak arte.

Askotan, egunez egun, mendetasuna duen pertsonari lagundu behar zaio ibilaldian zehar, batetik bestera ibiltzea errazteko. Beste batzuetan, berriz, laguntza ezinbestekoa da leku batetik bestera mugitu daiten eta beste hainbestetan, mobilizazio pasiboa egin behar dugu, non oso garrantzitsua baita gure zainketa, lesio-arriskua eta erortzeko arriskua gutxitzeko. Horregatik, tailer honetan, eguneroko bizitzara egokitutako mobilizazio eta lekualdatze-teknikak ikasi eta praktikatuko ditugu, baita bizkarra zaintzen ere, lesioak saihesteko.

Parte hartu nahi duten guztiek apirilaren 16ra arte izango dute Gizarte Ekintza Saileko 94 630 01 90 telefonora deitzeko, bai izena emateko edo Zainduz programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago eskatzeko ere.