Zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak jarduera berriak antolatuko ditu Amorebieta-Etxanon martxotik maiatzera

2020/02/21
• Udaleko Gizarte Ekintza Sailak programa horren jardueren berri eman du. Horren helburua mendekotasun egoeran dauden senitartekoak zaintzen edota laguntzen dituzten pertsonei laguntza ematea da. • Lehenengo jarduera 'emozioen kudeaketa' tailerra izango da eta martxoaren 4an, asteazkenean, izango da, 17:00etan, Nagusi Aretoan.

Amorebieta-Etxano, 2020ko otsailaren 21ean. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak “Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza” programaren jarduera berriak ezagutarazi ditu. Programa honen helburua, mendeko egoeran dauden pertsonak zaintzen edota laguntzen dituzten pertsonei laguntzea da, euren denbora eta energia erabiltzen dituztelako lan gogorra, ezkutua eta gutxitan aintzat hartzen dena egiteko.

Martxotik maiatza arte doako jarduera hauek antolatu dira:

“Emozioen kudaketa” Tailerra
Tailer honek zaintzaileek zaintzean sortzen diren emozioen eta pentsamenduen ardura hartzea nahi du; ezagutzen ikasteko, onartzeko eta azkenik nola kudeatu jakiteko.
Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean, asteazkena
Ordua: 17:00etatik a 18:30ak arte

“Aurreratutako duelua: zaintzean laguntzen” Hitzaldia
Hitzaldi honen helburua mendeko egora edo gaixotasun luze baten aurrean zaintzan agertzen diren pentsamendu eta emozio mingarriak ordenan jartzea da, non zaintzen ari dugun pertsonak gaitasunak galtzen dituela konturatzen garen eta laguntzeak praktikan aurreratutako duelua bizi izateko era bat dela.
Apirilaren 3an, ostirala
Ordua: 10:30etatik a 12:30ak arte

“Estresaren kudeaketa” Tailerra
Tailer honen asmoa zaintzaileek estresa zer den eta zaintzan zer nolako egoerak sor daitezkeen ezagutzea da. Era berean, kudeatzeko eta aurre egiteko teknikak ikastea dauka helburutzat.
Maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, osteguna
Ordua: 17:00etatik a 18:30ak arte

Jarduerak Nagusi Aretoan emango dira. Parte hartzeko asmoa duten pertsona guztiek edota Zainduz Programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Gizarte Ekintzako Sailera deitu dezakete: 94 630 01 90.