Zaintzaileei laguntzeko Zainduz programa otsailean itzuliko da jarduera ezberdinekin

2021/01/19
Otsailaren 3an, asteazkena, "Aurreratutako duelua: zaintzean laguntzen" hitzaldia antolatuko da 17: 00etatik 19: 00etara; lehen jarduera horren ondoren, "Dolua lantzen: nola aurre egin galerei" tailerra egingo da otsailaren 10, 17 eta 24an, 17: 00etatik 19: 00etara. Jarduerak Nafarroa Zentroan emango dira eta parte hartzeko asmoa duten pertsona guztiek edota Zainduz Programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Gizarte Ekintzako Sailera deitu dezakete: 94 630 01 90. Izena-emateko azken eguna otsailaren 1a izango da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 19an, asteartea. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak otsailean egingo diren “Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza” programaren jardueren berri eman du. Programa hau mendekotasun-egoeran dauden adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntzeko zerbitzua da eta prebentzioko, informazioko, orientazioko, gizarte-sentsibilizazioko, boluntariotzako, prestakuntzako eta laguntza psikologikoko jarduerak barne hartzen ditu, zaintza afektiboa eta gertukoa errazteko eta adineko pertsonak etxean mantentzen laguntzeko.

Programaren bidez, laguntza eman nahi zaie mendetasun-egoeran dauden senideak zaintzen eta/edo laguntzen dituzten pertsonei, denbora eta energia eskainiz eta lan gogorra, ezkutua eta batzuetan, gutxi aitortua eginez. Horregatik, Zainduz Programak doako jarduera hauek programatu ditu otsailerako.

Otsailaren 3an, asteazkena, "Aurreratutako duelua: zaintzean laguntzen" hitzaldia antolatuko da 17: 00etatik 19: 00etara. Hitzaldi honen helburua mendeko egoera edo gaixotasun luze baten aurrean zaintzan agertzen diren pentsamendu eta emozio mingarriak ordenan jartzea da, non zaintzen ari dugun pertsonak gaitasunak galtzen dituela konturatzen garen eta laguntzeak praktikan aurreratutako duelua bizi izateko era bat dela.

Lehen jarduera horren ondoren, "Dolua lantzen: nola aurre egin galerei" tailerra egingo da otsailaren 10, 17 eta 24an, 17: 00etatik 19: 00etara. Tailer honek zaintzaileek galeraren ondoriozko emozioak eta mina ezagutzea, kudeatzea eta eraldatzen ikastea nahi du, erresilientzia-gaitasuna handituz. Une honetan emozioei aurre egiten eta ulertzen lagun diezaguketen baliabideak eskuratzeko gunea.

Jarduerak Nafarroa Zentroan emango dira eta parte hartzeko asmoa duten pertsona guztiek edota Zainduz Programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Gizarte Ekintzako Sailera deitu dezakete: 94 630 01 90. Izena-emateko azken eguna otsailaren 1a izango da.