Zainduz Programak jarduera berriak aurkeztu ditu ekainerako

2021/05/21
• 0, 1 eta 2 mailetako ibilaldi osasungarriak antolatuko ditu egunero. • Ekainaren 4an, goizean, Barakaldoko Lorategi Botanikora bisita gidatua egingo da. Ekainaren 10ean Algortako portura bisita gidatua ere antolatu da. • Ekainaren 8an "Nola lortu zoriontasuna" hitzaldia antolatuko da. Teknologia Berrien arloan, KZgunearen bidez, bi ekimen burutuko dira: "Digitalizazioa" eta "Buru aktiboa".

Amorebieta-Etxanon, 2021eko maiatzaren 20an, osteguna. Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familientzako laguntza eskaintzen duen Zainduz Programak jarduera berriak prestatu ditu ekainerako.

0, 1 eta 2 mailetako ibilaldi osasungarriak antolatuko dira egunero.

Ekainaren 4an, 10:00etan eta 11:30etan, bisita gidatua egingo da Barakaldoko Lorategi botanikora. Bertan, landaretza arte bihurtuko da eta 300 egur-espezie baino gehiago eta landare belarkara ugari ikusi ahal izango ditugu. Bisitak ordu eta erdiko iraupena izango du eta ibilbidea garraio publikoan egingo da.

Ekainaren 8an hitzaldi bat emango da Nagusi Aretoan. Bertan, Orue Fundazioko Karin Yancen psikologoak zoriontasunaren inguruko jarraibide batzuk emango dizkigu, estatu horrekin lotutako alderdi indibidual, sozial eta biokimikoak jorratuko ditu, tresnak partekatuz eta elkarrekin benetako kontzeptu bat sortuz. Hitzaldi-solasaldi bat izango da eta online parte hartu ahal izango da.

Ekainaren 10ean Algortako portura bisita gidatua ere antolatu da. Bertaratzen direnek Algortako Portu Zaharreko txokorik politenak ezagutzeko aukera izango dute, euskal kostaldeko paisaiarik ederrenetako baten historia azalduko duen gidari baten eskutik. Bisita gidatuaren iraupena  ordu batekoa izango da eta autobus pribatuan egingo da.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31tik aurrera eman dezakete izena, 94 694 11 29 telefono zenbakira deituz 10:00etatik 14:00etara. Jarduerak doakoak dira eta plazak mugatuak.

KZgunea

Teknologia Berrien arloan, KZgunearen bidez, bi ekimen burutuko dira: "Digitalizazioa" eta "Buru aktiboa".

"Digitalizazioa" bi taldetan banatuko da:

          Lehena, maiatzaren 17tik 31ra, 11: 00etatik 13: 00etara

          Bigarrena, ekainaren 1etik 15era, 11:00etatik 13:00etara.

"Buru aktiboari" dagokionez, bi talde antolatuko dira:

          Lehenengo taldeak astearteetan arituko da 16:00etatik 17:15era.

          Bigarrenak ostegunetan 16:00etatik 17:15era.

 Zainduz programa

"Zainduz Programa: zaintzailearentzako zaintzak" Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailetik garatzen ari da, mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzen eta/edo laguntzen dituzten pertsonei orientazio- eta laguntza-zerbitzu emozionala eskaintzeko asmoz. Horretarako, beren denbora eta energia zaintzan ematen dute, lan nekeza, konplikatua eta, batzuetan, ezkutukoa eta gutxi aitortua.

Programa honek hainbat zerbitzu, ekintza eta prestazio eskaintzen ditu zaintzaileen beharrei erantzun eta laguntzeko. Besteak beste, informazio- eta orientazio-zerbitzu bat, banakako edo taldeko laguntza psikologikoko zerbitzu bat, nork bere burua zaintzeko gune bat, zaintza egiteko teknikak ikastera bideratutako prestakuntza-ekintzak, eta bizi-ohitura osasungarriei eusten laguntzen duten autozaintzako estrategiak eskuratzea.

Zainduz Programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago eskatu edo parte hartu nahi dutenek Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar daitezke eta gizarte-langile batekin hitzordua eskatu 94 630 00 02 telefono zenbakira deituz.