Zainduz Programak "Asertziozko komunikazioa: gure behar izanak adierazten ikasten" hitzaldi-tailerra eskainiko du ekainaren 14 eta 21ean

2021/05/24
• Tailerra Nafarroa Zentroan burutuko da ekainaren 14an eta 21ean, 16:30etik 18:30etara, bertaratzen direnek komunikazio asertiboko teknikak gara ditzaten.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 24an, astelehena. “Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza” programak "Asertziozko komunikazioa: gure behar izanak adierazten ikasten" izeneko hitzaldi-tailerra antolatu du ekainerako.

Zainduz Programaren bidez, laguntza eman nahi zaie mendetasun-egoeran dauden senideak zaintzen eta/edo laguntzen dituzten pertsonei, euren denbora eta energia eskainiz eta lan gogorra, ezkutua eta batzuetan, gutxi aitortua eginez. Abian jarri zenetik, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du programa honekin bere Gizarte Ekintza Sailaren bidez.

Tailerra Nafarroa Zentroan burutuko da ekainaren 14an eta 21ean, 16:30etik 18:30etara, bertaratzen direnek komunikazio asertiboko teknikak gara ditzaten.

Hitzaldi-tailer honen helburua modu argi, garbi eta zuzenean adierazten ikastea da, besteen behar izanak jabetuz eta errespetatuz, gure behar izanak defendatu eta errespetatzen dugun aldi berean. Asertziozko komunikazioaren tekniken bidez, gure pentsamenduak, sentimenduak eta behar izanak modu zintzo eta eraginkorrean, askatasunez, segurtasunez eta konfiantzaz adierazten erraztuko diguten trebetasunak garatu ahal izango ditugu.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duten guztiek ekainaren 11ra arte izango dute Gizarte Ekintza Saileko 94 630 01 90 telefonora deitzeko, bai izena emateko edo Zainduz programak eskaintzen dituen baliabideei buruzko informazio gehiago eskatzeko ere.