Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

2018/07/09
• Lehiaketak Enrike Renteria margolari ospetsua omentzen du • Lehiaketa Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal-erakundeak lagunduta.

Amorebieta-Etxano, 2018ko uztailak 9.  Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak. Lehiaketak bi modalitate ditu: aire zabaleko pintura-lehiaketa eta “Zintzilik”, herriko balkoietan ikusgai jartzen den obra onena saritzeko lehiaketa. Balkoietako obra horiek lehiaketaren eguna baino lehen egin behar dira eta gaurtik aurrera ikusgai jarri Amorebieta-Etxanoko balkoietan. Bertan geratuko dira herriko jaiak amaitu arte.
Lehiaketa Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal-erakundeak lagunduta.

Lehiaketa tradizionalaren irabazleak
-    1. Saria, 500 euro: Yohana Soldavilla (Viana).
-    2. Saria 400 euro: Juan Carlos Lang (Bilbao).
-    3. Saria 350 euro: Ricardo Azkagorta (Bergara)
-    4. Saria 300 euro: Iker Mugarra (Zeberio)
-    5. Saria 300 euro: Juan José Altuna (Bergara)
-    6. Saria 300 euro: Lucio Fernandez de Miguel (Vitoria)
-    Accésit-a: Pablo Gil y Alberto García.

14 urte baino gutxiagoko irabazleak
-    1. saria: Luken Ruiz (Bedia)
-    2. saria: Maialen Ruiz (Bedia)
-    3. saria: Peru Retenaga (Amorebieta-Etxano)
-    4. Saria: Gari Retenaga (Amorebieta-Etxano)

Zintzilik irabazleak
-    1. Saria, 400 euro: Iñaki Olabarri.
-    2. Saria 300 euro: Alberto García Sánchez (Amorebieta-Etxano)
-    3. Saria 200 euro: Quintina Torres (Amurri)