Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoa herriko etxebizitzak ikuskatzen ari da lapurreta-modu berri bat saihesteko

2014/07/17
• Lapurrek oharkabea den erlaitz txiki bat jartzen dute ateetan eta norbait etxebizitzan sartzen denean erlaitz hori erori egiten da, horrela badakite etxean norbait dagoen edo ez • Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du lapurreta-saiakera aurkitzeko

Amorebieta-Etxano, 2014ko uztailaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoak lapurreta-modu berri bat antzeman du. Modu honen bitartez, lapurrek ea etxebizitzak hutsik dauden edo ez froga dezakete.

Lapurrek erlaitz txiki garden bat jartzen dute etxebizitzetako ateetan. Erlaitz hori gardena denez, oharkabea da. Behin atea irekitzen denean, erlaitza erori egiten da. Horrela, lapurrek badakite etxean norbait dagoen edo ez.

Behin lapurreta-modua antzemanda, udaltzaingoak ikuskatze-kanpaina bat jarri du martxan, herriko etxebizitzen ateen egoera zein den egiaztatzeko.

Hala ere, poliziak herritarren laguntza ere eskatu du. Udaltzainek herritarrek beren etxeen ateak behatu ditzatela eskatu dute, baita beren auzokideenak ere. Erlaitzen bat jarrita balego, berehala kendu beharko litzateke eta, ahal izango balitz, Udaltzaingoari edo Ertzaintzari abisua eman, egoeraren berri jakin dezaten, beren ikerketekin jarraitu ahal izateko.